1B maila
Koloreak Feng Shuia Etxebizitza
Ataza honetan koloreek duten ahalmenaz hitz egingo dugu. Horretarako: a. Koloreen ahalmenari buruzko informazioa irakurriko dugu, eta gero ingurunea aztertuko dugu. b. Feng Shuiari buruzko testu bat irakurriko dugu, eta teoria horren arabera etxe bat aztertuko dugu.
KRO MOTER APIA
ATAZAK PROZEDURA: A ataza: kromoterapia Atazaurrea: kromoterapia zer den ikusi Hiru definizioak irakurriko ditugu, benetakoa zein ote den asmatzen saiatuko gara (3. or). Ikasleen erantzunak alderatu ondoren, irakasleak kromoterapia zer den azalduko du labur. Kromoterapia: koloreek dituzten ahalmenak baliatuz, gaixotasunak sendatzea. Koloreen ahalmena era ezberdinez erabil dezakegu: arropan kolore zehatz bat erabiliz gure barne jarreran eragina izan dezan, etxea margotuz gure bizitza kalitatea hobetzeko, azalaren gainean kolorezko diapositibak jarriz gaixotasunak sendatzeko,... Koloreen ahalmenak gaixotasun fisikoetan ez ezik, bizitzaren arlo guztietan ere eragiten du.
Ataza: koloreak zertarako erabili ikusi Ikasle batzuk “Kromoterapia A” orria eta besteek “Kromoterapia B” orria arretaz irakurriko dute (4. eta 5. orr.). Binaka jarrita irakurritakoaren berri azalduko diote elkarri, eta laukiak osatuko dituzte. Guztion artean irakurri dugunaz hitz egingo dugu: ikasi ditugun gauza bitxiak, atentzioa eman diguna,...
Atazaostea: arropen kolorea aztertu. Bikote bakoitzak ikaskide bat aukeratuko du, bere arropari erreparatuko dio, eta irakurri dugun informazioa gogoan, azalduko du zer adierazten dioten arroparen koloreek. Bikoteetan esandakoa guztion artean komentatuko dugu.
B ataza: koloreak etxean Atazaurrea: etxe baten planoa margotu Taldeka “Etxea apaintzen” orriko planoko gelak margotuko ditugu, eta altzariak euren lekuan kokatuko ditugu (6. or.) Talde bakoitzak azalduko du nola margotu dituen gelak eta non jarri dituen altzariak, eta arrazoituko du zergatik aukeratu dituzten kolore horiek eta altzarien kokapen hori.
Ataza: Feng Shuiaren arau nagusiak ezagutu ”Zer da Feng Shuia?” orriko aurkezpena ozen irakurriko dugu, eta gaiaz dakiguna labur komentatuko dugu (7. or.). Binaka orri bereko galderei erantzungo diegu. ”Feng Shuia: etxearen osasuna” irakurriko dugu (8. eta 9. orr.), eta informazioa aurreko galdetegian bilduko dugu.
Feedbacka: hasierako planoak baloratu Hasierako planoak Feng Shuiaren arabera ongi dauden aztertuko dugu: zerbait aldatuko genukeen, nola, zergatik...
Gramatika eta diskurtsoa: baldintza landu ”Euskaltegia kolorez” ariketa binaka egingo dugu (10. or.)
Bikoteetan egindako esaldiak ozen irakurriko ditugu, eta, zuzendu ondoren, gogokoenak aukeratu, horma-irudi koloretsu bat egin (irudiekin horni daiteke), eta euskaltegian jarriko dugu.
2
KROMOTERAPIAREN
DEFINIZIOA
Zer da kromoterapia? Irakur itzazu hiru definizio hauek, eta ea zuzena zein den asmatzen duzun.
Kr o bita mot r psi tez erap i me kikoa gaixo a: kr dik k s tas om o e un tza ndat un fis aren z i k n e oa atu Kr k ke o ral o ta ditu mot a e z ga ten rap i ixo tas ahalm a: ko l un ak ena oreek k s en Kr da baliat o tze u ba mot a. z, t ald ean erap atz kro ia: eko mo tald ak . bilt e tera zea pia kid ee kin
3
KROMOTERAPIA “A” Irakur ezazu arretaz informazio hau. Eta, irakurri ondoren zure ikaskideari dakizuna azaldu, falta duzun informazioa berari eskatu, eta hutsik dauden laukiak bete.
KOLOREA
EKINTZA FISIKOA
GORRIA
Kolore honen bitartez gibela bizkortzen omen da. Bronkitisa, inpotentzia eta erreumatismoa sendatzeko laguntzen du.
LARANJA
Laranja koloreak nekea kentzen laguntzen omen du, arnas aparatuaren bizigarria da, eta kaltzioa gogortzeko erabiltzen da. Lan egiteko ezin aproposagoa.
Lasaitzeko modurik onena berde kolorea erabiltzea da. Ikusmena lasaitzen du eta bide batez indartu. Odol-tentsioa jaisten du, eta ultzerak hobetzen ditu.
MOREA
GRANATEA
Baikortasuna sorrarazten du ( batez ere urdinarekin nahastuz gero). Gorputza eta izpirituaren arteko orekari eusteko ezin egokiagoa. Sexurako onena.
Kolore honek onura asko omen ditu. Ziatika, epilepsia, anemia eta kontrakturak hobetzen ditu.
ELEMENTU ETA PLANETAK
Sua eta Eguzkia.
Ura eta Ilargia
Kolore hau aukeratzen badugu, gure iritzia kontuan hartuko da.
Egurra eta Marte
Loezinak hobetzen omen du. Amorru eta nerbioak baretzen ditu, eta ezin hobea da ideiak aldarazteko.
Burukoikeriari gogor egiten dio. Bakea eta lasaitasuna ematen du, eta adimena irekitzen du.
URDINA
ARROPA
Kolore honekin janzteak energia, bai fisikoa, bai psikikoa, ematen du
Adimena garatzeko oso aproposa omen da. Malenkoniaren aurka erabiltzen da.
HORIA
BERDEA
EKINTZA SIKIKOA
Kolore honen bitartez bakea eta lasaitasuna lortuko omen ditugu
Izpiritualtasunaren kolorea da. Beldurra eta bizi-larritasuna gutxitzen ditu. Indarkeria eta amorrua desagerrarazten omen ditu.
Tristura menperatzeko egokiena. Sentsualitatearen kolorea omen da.
KOLOREEK DUTEN BOTEREA BALIATZEKO ERA ASKO DAUDE. ARROPAREN BITARTEZ IZAN DAITEKE, IKUSMENAREKIN, ETXE ETA LANTOKIKO HORMETAKO KOLOREA ONGI AUKERATUZ EDOTA SENDATU NAHI DUGUN GORPUTZ ATALAREN GAINEAN BEHAR DEN KOLOREA JARRIZ.
4
KROMOTERAPIA “B” Irakur ezazu arretaz informazio hau. Eta, irakurri ondoren zure ikaskideari dakizuna azaldu, falta duzun informazioa berari eskatu, eta hutsik dauden laukiak bete.
KOLOREA
EKINTZA FISIKOA
EKINTZA SIKIKOA
GORRIA
Gorri kolore bizigarria dugu. Epe motzean zerbait egin behar badugu, kolore honek behar dugun indarra emango digu.
LARANJA
Baikortasuna sorrarazten du (batez ere urdinarekin nahastuz gero). Gorputza eta izpirituaren arteko orekari eusteko ezin egokiagoa. Sexurako onena.
HORIA
Kolore honekin digestio-aparatuak energia jasotzen du, beraz jangela bat margotzeko egokiena izan daiteke. Giharrek honen indarraren bitartez behar duten tonua lortzen dute.
URDINA
Urdin koloreak sukarra jaisten laguntzen du. Idorgarri eta antiseptikoa omen da. Freskotasuna ematen du. Asma, zelulitis eta loditasun aurka erabili ohi da.
MOREA
Kolore honek onura asko omen ditu. Ziatika, epilepsia, anemia eta kontrakturak hobetzen ditu.
GRANATEA
Kolore hau baso-uzkurtzailea da. Giltzurrunei bizia ematen die. Odol tentsioa handitzen omen du.
ELEMENTU ETA PLANETAK
Laranjak komunikatzeko beharra adierazten omen du.
Adimena garatzeko oso aproposa omen da. Malenkoniaren aurka erabiltzen da.
Loezinak hobetzen omen du. Amorru eta nerbioak baretzen ditu, eta ezin hobea da ideiak aldarazteko.
BERDEA
ARROPA
Estres edo neke handia ondoren erabiltzeak lasaitzen du, birsortzailea da.
Burukoikeriari gogor egiten dio. Bakea eta lasaitasuna ematen du, eta adimena irekitzen du.
Lurra eta Merkurio
Jupiter
Kolore honekin bizitzaren zergatiek kezkatzen gaituztela adierazten dugu.
Airea eta Saturno
Tristura menperatzeko egokiena. Sentsualitatearen kolorea omen da.
KOLOREEK DUTEN BOTEREA BALIATZEKO ERA ASKO DAUDE. ARROPAREN BITARTEZ IZAN DAITEKE, IKUSMENAREKIN, ETXE ETA LANTOKIKO HORMETAKO KOLOREA ONGI AUKERATUZ, EDOTA SENDATU NAHI DUGUN GORPUTZ ATALAREN GAINEAN BEHAR DEN KOLOREA JARRIZ.
5
ETXEA APAINTZEN Hemen duzu etxe baten planoa. Hasteko margo itzazu gelak zeure gustura, baina ondoan dituzun koloreak erabilita. Eta etxea margotu ondoren, erabaki non jarriko zenituzkeen beheko altzariak.
EGONGELA
LOGELA
EKIALDEA
JANGELA
MENDEBALDEA
HEGOALDEA
IPARRALDEA
SARRERA
KOMUNA
berdea
horia
zuria
beltza
gorria
laranja
IKASGELA ETA HAURREN GELA
SUKALDEA
BARNE TERRAZA
urdina
6
ZER
DA
FENG SHUIA?
Jarraian irakurriko dugun Feng Shuiari buruzko testuan honelako aurkezpena egiten da:
FENG
SHUIA, MILAKA URTE DITUEN ARTE MOTA TXINATARRA DA, GIZAKIAREN ARMONIA ETA HURA
INGURATZEN DUEN ARKITEKTURAREN OREKA BILATZEN DITUENA.
XXI.
ETXE
BIOKLIMATIKOAK, BERAZ, EZ DIRA
MENDEKO KONTU MODERNOAK.
Baina, zer dakigu arte honi buruz? Hemen dituzu Feng Shuiari buruzko galdera batzuk. Hasteko galderak irakurri eta zuk uste duzuna erantzun behar duzu. Eta gero, “Feng Shuia” testua irakurri eta ematen dituen erantzunak idatziko dituzu.
1.
Batzuek diote sukaldea eta garajea ez direla elkarren ondoan jarri behar, zergatik izan daiteke? Zuk uste duzuna: ................................................................................................................................................. Testuak dioena: ...................................................................................................................................................
2.
Zein kolore erabiliko zenuke sukaldea margotzeko eta zergatik? Zuk uste duzuna: ................................................................................................................................................. Testuak dioena: ...................................................................................................................................................
3.
Batzuen ustez ez dira pintura plastikoak erabili behar. Zein izango da arrazoia? Zuk uste duzuna: ............................................................................................. .................................................... Testuak dioena: ............................................................................................. ......................................................
4.
Ezagutzen duzu Feng Shui hitza? Zein izan daiteke bere esanahia? Zuk uste duzuna: ........................................................................................... ...................................................... Testuak dioena: ........................................................................................... ........................................................
5.
Zer egin beharko genuke despentsa beteta ez dagoenean? Zuk uste duzuna: ................................................................................................................................................. Testuak dioena: ...................................................................................................................................................
6.
Zer gertatuko litzateke haurren gelan leiho handiak jarriko bagenitu? Zuk uste duzuna: ................................................................................................................................................. Testuak dioena: ................................................................................................................................................... 7
FENG SHUIA: ETXEAREN OSASUNA Feng shuia, milaka urte dituen arte mota txinatarra da, gizakiaren armonia eta hura inguratzen duen arkitekturaren oreka bilatzen dituena. Etxe bioklimatikoak, beraz, ez dira XXI. mendeko kontu modernoak.
Ez da erraza azaltzen Feng Shuia zer den, gauza asko, diziplina ugari, hartzen dituelako bere baitan. Hala ere, bereziki, eraikuntzan erabiltzen da: formetan, koloreetan, objektuetan eta dekorazioan, oro har. Edozein egunetarako da baliagarria. Finean, gizakia naturaren barrenean finkatzen du, honen parte den neurrian. "Haizea eta ura" du sakoneko esanahia, eta eraikuntzarekin eta etxe barreneko banaketarekin lotzen da. Egoera bakoitzak bere azterketa eskatzen du, eta hortaz, erabat pertsonalizatua da. Aipatu arauak aintzat hartzeak osasunean eta ongizatean irabaztea dakarrela defendatzen du filosofia honek. Txinatarren Ying-Yang du oinarrian, oreka funtsean, eta egoera okerrak zuzentzeko planteamenduak egiten ditu. Zuhaitzen landaketa, ur-putzuak saihestea, leihoen kokapena,... Azter dezagun zer hartu behar dugun kontuan gure etxea egiterakoan. Inguruan ditugun natur gaiak erabiltzen saiatu behar gara. Mendeetan zehar horrela eraiki dira hemengo baserriak, batik bat egurra, harria, teila eta karea erabiliz. Hori da, funtsean, filosofia honek babesten duena.
Egongela berdez margotzen badugu, lasaitasuna lortuko dugu, kolore honen bitartez nerbioak lasaitzen baitira. Kolore hau egokia da ikasgela ere margotzeko.
Pinturak aukeratzerakoan ez daitezela plastikoak izan aintzat hartu, ez baitiote uzten etxeari arnasa hartzen eta hezetasuna pilatzen baitute. Landareak erabili airea berritzeko, eta giro osasungarriagoa eta lasaiagoa sortzeko. Atsegina egin behar dugu bizitokia, baita koloreak tentuz aukeratu ere. Sukaldean laranja eta horia jartzen baditugu, digestioak onak izango dira. Jangeletan ere kolore hauek jartzea komeni da. Komunetan orekari eusten saiatu behar gara, eta horregatik bi kolore neurri berean erabiltzea gomendatzen da, onena beltza eta zuria nahastea omen da.
Ikasgelan, mahai gainean, zerbait gorri jarriz gero, arrakasta lortuko dugu. Logelak margotzeko urdina erabiliz gero, lo egiteko momentua hobetuko da, bakea lortuko baitugu. Haurren gelan, urdina eta laranja nahasketarekin baikortasuna eta alaitasuna lortuko ditugu. Etxeko gelaren bat bereziki hotza bada, iparraldera begira dagoelako, adibidez, onena gorriz margotzea edo kolore gorriari garrantzia ematea izango da. Feng Shuiak arau nagusi batzuk baditu eta honako hauek dira: - Ateak ez dira eskaileren parean egon behar. - Ez da komeni ate bat beste baten parean egotea. - Saiatu behar gara etxeko gela guztiek argi naturalen bat edukitzen. - Garajea ez da egon behar sukalde ondoan, istripuak ekar baititzake. - Hozkailu edota despentsa beti beteta edukitzen saiatu behar gara, eta posible ez bada, katilu bat bete arroz sukaldeko mahai gainean jarri.
Etxeak eguzkiaren ibilbideari jarraitu behar dio, eta horregatik, horma garrantzitsuenak hegoaldera begira egotea komeni da, gutxien erabiliko ditugun esparruak, berriz, iparraldera begira. PVCa saihestu leihoetan, argiteriaren kableetan nahiz ur-sarean.
- Sukaldean sua eta harrikoa ez dira elkarren ondoan jarri behar. 8
- Sukaldea eta jangela hegoekialdera begira egon behar dira.
- Hobe da sofa horma baten kontra ez jartzea, ezta ate baten parean ere. Kontuan hartu behar dugu gomendioak direla, besterik ez, eta gure etxeak arauak betetzen ez baditu, Feng Shuiak alternatibak ere proposatzen dituela, baina hortaz beste artikulu batean mintzatuko gara.
- Komunak iparraldera begira. - Despentsa iparraldera. - Logelak ekialdera. - Sua ez da bazter batean jarri behar. - Zartagin, baratxuri eta kazolak ez dira eskegi behar.
- Etxeak, sartzeko bi ate baditu, ez dira bata bestearen aurrean egon behar. behar dira, bat arrosa bada, lasaitasuna lortuko dugu. Ohe handiak, landare bat edo arrainontzi bat komenigarriak dira. Leiho oso handiak baditu, haurrak managaitzak izango dira.
- Jangela erdi-erdian jartzen badugu zoriontsuagoak izango gara, eta, kontuz!, mahai gainean ez da haberik egon behar. - Komuneko atea eta komunaren tapa itxita egon behar dira, bestela etxeko energia hortik aterako da.
- Ez dugu ikas mahaia leiho aurrean jarri behar.
- Lantokia hobe angeluzuzena bada. Mahaia ez da ate parean egon behar, ezta aulkiak bizkarra eman ere. Gure lana emankorra izan dadin nahi izanez gero, onena lan mahai gainean zerbait gorri jartzea da.
- Ez da zuria, beltza, gris edota marroia erabili behar. - Logeletan ohea ez da ate edo leiho parean jarri behar. - Ohe, leiho edota ate parean ispiluak ez dira jarri behar.
9
U
OM OT
FEN
G
KR
IA AP ER
SH
U
N
FE R AP IA
SH
OT
NG
M O TE
FE
R O
P A IA TE R
OM
O
K
M
KR
O
A UI
NG
FE
KR
SH
IA
SH
A UI
G
AP ER OT
NG
FE
OM
KR
OM OT ER AP IA
U
IA
SH
- Haurren gelan bi argi iturri jarri
KR
Dudarik gabe hauek ez dira arau guztiak, baina bai, zalantarik gabe, garrantzitsuenetarikoak.
EUSKALTEGIA KOLOREZ Ikasi ditugun Feng Shuiaren eta kromoterapiaren arauak gogoan, euskaltegiko baldintzak hobetzeko proposamenak prestatuko ditugu. Zer egin beharko genuke?
1.
IRAKASLEAK ARROPA HORIA JANTZIKO
2.
EUSKALTEGIRA LARANJAZ JANTZITA ETORRIKO BAGINA, ................................ ..............................................................................................................
3.
BALU, KASU GEHIAGO EGINGO GENIOKE.
............................................................................................................., IKASGELA GUZTIEN GAINEAN ZERBAIT GORRIA JARRI BEHAKO GENUKE.
4.
............................................................................................................., ..............................................................................................................
5.
............................................................................................................., ..............................................................................................................
6.
............................................................................................................., ..............................................................................................................
7.
............................................................................................................., ..............................................................................................................
8.
............................................................................................................., ..............................................................................................................
9.
.............................................................................................................. ..............................................................................................................
10. ............................................................................................................, ..............................................................................................................
11. ............................................................................................................, ..............................................................................................................
12. ............................................................................................................, ..............................................................................................................
13. ............................................................................................................, ..............................................................................................................
14. ............................................................................................................, ..............................................................................................................
10
ZUZENKETA ORRIA ZER
DA
FENG SHUIA?
1.
Batzuek diote sukaldea eta garajea ez direla elkarren ondoan jarri behar, zergatik izan daiteke? Bata bestearen ondoan jarriz gero, istripuak izateko arriskuan egongo ginatekeelako.
2.
Zein kolore erabiliko zenuke sukaldea margotzeko eta zergatik? Sukaldea margotzeko laranja edo horia erabili beharko genuke, kolore hauek digestio onak egiten laguntzen baitute.
3.
Batzuen ustez ez dira pintura plastikoak erabili behar. Zein izango da arrazoia? Pintura plastikoekin etxeak arnasa hartu ezin duelako eta hezetasuna pilatzen delako.
4.
Ezagutzen duzu Feng Shui hitza? Zein izan daiteke bere esanahia? Feng Shuiaren esanahia Haizea eta Ura da
5.
Zer egin beharko genuke despentsa beteta ez dagoenean? Sukaldeko mahaiaren gainean katilu bat arroz eduki beharko genuke
6.
Zer gertatuko litzateke haurren gelan leiho handiak jarriko bagenitu? Haurren gelan leiho handiak jarriz gero, haur horiek managaitzak izango lirateke
11