Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Ahozkotasuna lantzeko proposamena.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
AHOZKOTASUNA
Hizkuntza pentsamendua egituratzeko eta errealitatea barneratzeko gizakiok dugun tresna nagusia den aldetik, hizkuntzaren garapen egokia arrakastaren giltzarria izango da esparru akademikoan, neurri handi batean. Batetik, ahozkoak garrantzi nabarmena duelako ikaskuntza prozesuan; izan ere, haurrek ez dituzte ezagutzak pilatzen, baizik eta ingurunearekin eta ingurukoekin elkarreraginean eraikitzen dituzte. Ikuspegi horretatik abiatuz gero, komunikazioa bihurtzen da ikaskuntza prozesuaren giltza. Bestetik, “eskolarako” behar den hizkuntzak ezaugarri propioak dituelako eta ez delako ikasleek etxetik dakarten hizkuntza bera: eskolako ikasketa beharrei erantzuteko, ikasleek eguneroko bizitzan erabiltzen duten hizkuntza ez-formala utzi eta testu landu eta zehatzak sortu eta ulertu behar izaten dituzte; hau da, abstrakzio eta konplexutasun handiko hizkuntza egitura eta trebeziak erabiltzeko gai izan behar dute. Are gehiago, arlo bakoitzak bere hizkuntza du eta hori ere ez du ikasleak etxetik ekartzen. Zer esanik ez, ikaskuntzarako hizkuntza ikaslearentzako bigarren hizkuntza denean. Gainera, ahozkotasuna lantzeak hizkuntz erabilerarekin zerikusi zuzena duten hainbat aspektu aintzat hartzea, lantzea edo garatzea dakar ezinbestean. Hizkuntza erabiliz ikasten da eta erabiliz ontzen da. Erabiltzen ez den hizkuntza, aldiz, kamustu egiten da, eta atzerakada honek motibazioan ere eragin negatiboa du. Ingurunabar horretan, ahozkotasuna lantzea hizkuntzaren erabilera bera sustatzea da, eta, beraz, komunikazioa eta adierazkortasuna lantzea dela esan dezakegu. Hau guztia kontutan hartuta, Soraluze BHI institutuan ahozkotasuna era sistematiko batean lantzeko ekimena abian ipini nahi dugu .
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
AHOZKOTASUNA Ahozkotasuna lantzeak hizkuntza erabilerarekin zerikusi zuzena duten hainbat aspektu aintzat hartzea, lantzea eta garatzea dakar ezinbestean. Hizkuntza erabiliz ikasten da eta erabiliz ontzen da. Erabiltzen ez den hizkuntza , aldiz, kamustu egiten da eta atzerakada honek motibazioan ere eragin negatiboa du. Beraz, ahozkotasuna lantzea hizkuntzaren erabilera bera sustatzea da eta, era berean, komunikazioa eta adierazkortasuna lantzea dela ezan dezakegu. Hizkuntza ez-formalaren lanketa ahaztu gabe, arlo akademikoak hizkuntza mota bat lantzen du bereziki: hizkuntza formala. Honi lotuko gatzaizkio, hain zuzen ere, proposamen honetan, AHOZKO EKINTZA ANTOLATUA burutzeko jakingarriak aztertuko ditugu.
HELBURUAK Ondorengoak izango dira gure helburu nagusiak:
Ahozko diskurtso koherente eta zuzen bat sortu. Ideiak ahoz arrazoitu eta aurkeztu. Ahozko azalpen bat ondo egituratu. Ideia nagusiak eta osagarriak bereizi. Antolatzaile egokiak erabili. Ahozko azalpena hobetzeko hainbat baliabide erabili. Modu kritikoan entzuten ikasi.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
LAN PROPOSAMENA .GAI JAKIN BATI BURUZ HITZ EGIN Ondoko bi gaien artetik bat aukeratu eta presta ezazu. Gero bost minutu izango dituzu, gutxi gorabehera, zeure ideiak aztertzaileei azaltzeko. Beste paper batean apunta dezakezu zenbait puntu gero ahoz garatzeko, baina mintzatzeko orduan ezin izango duzu testu jarraitu bat irakurri. Behean proposatzen den gidoia zuri laguntzeko da,ez derrigorrez bete beharrekoa.
Euskal Herriko musika talde bat Euskal Herrian, musika alorrean, talde anitz eta estilo ezberdinetako musikari ugari ditugu. Aukeratu gehien atsegin duzuna eta honako puntuak kontuan izanik informa gaitzazu . Taldearen ibilbide musikala: partaideak, non sortua, taldean eman diren aldaketak, bilakaera, ahotsa, instrumentuak... Estlioa/k. Zein estilo/ak jorratzen dituen. Ezaugarriak. Musika estilo horretan nazioartean eragina izan duten kantariak. Eragileak. Diskografia. Bitxikeriak, xelebrekeriak... baldin badaude. Aukeratutako kanta. Zergatik aukeratu duzun kanta hori arrazoitu.
Rock and rolla Noiz, non eta nola zer musika mota hau? Rhythm and blues, country eta rock definitu. Sortu diren estilo desberdina aipatu, ñabardurak. Sozialki eta kulturalki izan duen eragina. Ospeko musikariak izendatu eta horietako baten ibilbidea garatu.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
IKASLEEN MATERIALA
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
GAI BATI BURUZKO AHOZKO AZALPENA
Ahozko jardunak elkarrizketak, debateak eta azalpenak izan daitezke:
Azalpenean pertsona bakarrak hitz egiten du. Elkarrizketa eta debatean, berriz, batek baino gehiagok. Elkarrizketa eta debatean, hitz egiten dugunean kontuan hartu behar dugu gainerakoek esan dutena. Besteei erantzun, kontra egin, agindu, etab. egiten dugu. Besteek eten egiten dute gure jarioa. Hau da, norbaiti hitz egiten diogu eta berak guri, esaten duguna gainontzeko partaideen araberakoa izango da. Azalpenetan, ez digu inork gure jarduna eteten. Gure hitzaldia ez dago entzuleen menpe, hasieratik pentsatu bezala hitz egingo dugu, inork moztu digulako aldatu gabe. Nahiz eta norbaiti zuzendutako jarioa izan hau ere. Azalpenak luzeagoak dira. Beraz, jarioa egituratu eta ordenatu beharko dugu, koherentzia zainduz.
Azalpena bakarrizketaren barruan Azalpenaren ezaugarri nagusia hizlari bakarrak parte hartzen duela da, bakarrizketa bat izatea, alegia. Hala ere, ez da azalpena ezaugarri hau betetzen duen diskurtso bakarra. Bakarrizketa estiloaren barruan, diskurtso mota bat baino gehiago dago. Bakarrizketa motak
Kontaketa: ipuina zein bestelakoak Azalpena: gai baten esplikazioa
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Iritzizko testua : zerbaiten inguruan adostasuna edo desadostasuna agertzea.
Bakarrizketaren oinarrizko egitura Bakarrizketaren oinarrizko egitura aztertuz honako egitura eta ezaugarriak ditu:
Sarrera : hiztunen arteko lehen kontaktua . Garapena : gure iritziaz entzulea konbentzitzeko arrazoi ezberdinak. Norbait konbentzitzeko hitz egiten dugu. Iritzizko bakarrizketen funtzioa horixe da.
Hizkuntzak beti balio du zerbaiterako. Ez dugu alferrik hitz egiten, hitz egite hutsagatik. Berdin iritzi bakarrizketarekin, gure jarioak ez badu ezertarako balio, ez dugu iritzirik emango eta kito. Bukaera : Ondorioa. Garapenean emandako arrazoiak kontuan izanda, ondorio batera iritsiko gara: arrazoi dugu, gure iritzia zuzena zen.
AHOZKO AZALPENA PRESTATZEKO 1.- Idatz ezazu zure azalpena aurkezteko sarreratxo bat, ez baita egokia bat-batean gaiari buruz informazioa ematen hastea. Agertu zure azalpenaren asmoa. Lagunduko dizuten hainbat baliabide: .- ...kontatuko/esplikatu/azaldu nahi dizuet. .-...asmoa daukat. .-...egingo dut. .- ...nahia dut. .- Espero dut... .- ...izango delakoan nago. .- ...itxaropena daukat. .- ...esperantza daukat. Zertaz hitz egin behar duzun entzuleek aurrez jakin dezaten, agertu zure eskemaren elementu nagusiak. Horretarako honelako adierazpenak erabil ditzakezu: .- Lehenengo,... .- Gero,... .- Ondoren,... .- Azkenik/bukatzeko,... Begiratu banatu zaizuen materila: testu antolatzaileak. 2.- Testu bat irakurtzen dugunean, zerbait ulertzen ez badugu, beti dugu atzera jo eta berriro irakurtzeko aukera; baina zure entzuleek ez dute horrelako erosotasunik izango, informazioa entzumenaren bidez jasoko baitute.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Zuk, hizlari zarenak, esfortzu bat egin beharko duzu beraien arreta mantendu eta ulermena egiaztatzeko. Noizean behin begiratu eta galdetu: .- Bai? .- Ulertzen duzue? .- Argi dago? .- Aurrera segituko dut? Norbaitek zerbait ez duela ulertu sumatzen baduzu, errepika ezazu esanahia ulertu ez den informazioari buruzko argibideak emanez. Horretarako honelako adierazpenak erabil ditzakezu: .- Esan nahi dudana... .- Honekin esan nahi dut... .- Esplikatu dizuet... .- Alegia/hau da/adibidez/esate baterako...
3.- Irakur ezazu bizpahiru aldiz zure ekoizpen idatzia eta saia zaittez eskemaren laguntzaz ahoz esaten, buruz ikasi gabe, noski. Horrez gain, idatz itzazu eskemaren orrialdean azalpena ondo egiteko egokiak iruditzen zaizkizun oharrak, esaldiak, hitzak... 4.- Azalpena nola amaitu ere presta ezazu. Zure agerpena asmo batekin egin duzu, beraz, amaitzean komeni da berriro gogoratzea, aurrez esandakoari lotuz. Horretarako erabil ditzakezu honelako adierazpenak: .- Hemen amaitu/bukatu dut nire azalpena. Espero dut...(asmoa adierazi). .- Ondorioz,............... izango elakoan nago. .- Ondorioz, ............... itxaropena daukat. .- ... 5.- Hitz egiten hasi aurretik, aukeratu gelan zuretzat erosoena den lekua eta postura ( eserita, zutik...) eta jarri eskema eta oharrak begirada batez erraz ikaus dezakezun tokian. 6.- Hitz egin ezazu poliki eta zure entzuleei begira, erabil ezazu ahots bolumen egokia, denek entzuten dizutela ziurtatu. 7.- Kontrola itzazu zure gorputzarekin eta eskuekin egiten dituzun keinuak.
Testuak prestatu ondoren, mapa, irudi, grafiko, gardenki,... egokiak hautatu eta presta ezazue zuen aurkezpena.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
AZALPENERAKO PRESTAKETA TAULA Esan dugun bezala, jendaurreko azalpenak bere egitura propioa du, eta hori errespetatu egin behar da (sarrera, garapena, bukaera...). Horretarako, azalpena prestatzen laguntzeko, hementxe duzue ondorengo taula. Taula hori betez, jendaurreko azalpena prestatu dezakezue. Prestaketarako laguntza orria: azalpena pausoz pauso
Hasierako agurra (hitzartzea)
……………………………………………………………………………… ……………………………………………………………………………… ......................................................................................................... .............. …………………………………………………………………… ............. ……………………………………………………………………...... ....... ………………………………………………………………………….. .... ………………………………………………………………………….. .... Adibidez: “kaixo, nik aukeratu dudan taldea, gertukoa, ezaguna eta plaentxiarrez osatutako taldea da...”, edo, “ nerabe hauek, instituto garaian hasi ziren musikan lehen urratsak ematen, hona hemen beraien bilakaera, entzun adi-adi...”, edo, “bueno, espero dut zuen gogokoa izango dela eta lorik hartzeko betarik ez duzuela izango...”. Edozer gauzak balio du, kontua entzuleak adi jartzea da, guri entzuteko gogoa piztea. Erabil ditzakegu anekdotaren bat, txisteren bat, argazkiren bat,...
Zertaz hitz egingo duzu?
………………………………………………………………........................ ……………………………………………………………… ....................... ……………………………………………………………….. ..................... ……………………………………………………………….. .................... ……………………………………………………………….. ..................... ………………………………………………………………… ................... ………………………………………………………………… ................... ……………………………………………………………….. .....................
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
AZALPENA
AZALPENA
........................................................................................................................ …………………………………………………………………………… ... …………………………………………………………………………….... …………………………………………………………………………........ …………………………………………………………………………........ …………………………………………………………………………….... …………………………………………………………………………….... ........................................................................................................................ ...................................................................................................................... ........................................................................................................................ ......................................................................................................................... ......................................................................................................................... ......................................................................................................................... ......................................................................................................................... ......................................................................................................................... ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ........................................................................................................................ ......................................................................................................................... ........................................................................................................................ tarte honetan idatzizko eskema kopiatuko duzu, Eskema hau bera erabiliko da gero, azalpena ematean. Interesgarria izan liteke, entzuten ari direnei eskema horren beraren hezurdura ematea (baina ezer ere idatzi gabe), horrela, entzuten ari diren bitartean, eskema bete dezakete.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Bukaerako agurra (hitzuztea)
…………………………………………………………………………… …………………………………………………………………………... ………………………………………………………………………….. …………………………………………………………………………….. ………………………………………………………………………….. ……………………………………………………………………………. …………………………………………………………………………… ……………………………………………………………………………. Adibidez: “hauxe zen dena, eta ez auzotik jasotako lana, espero dut ulertu izana...”, edo, “ez dakit ondo azaldu dudan baino esandakoa ez sartu zaku eten eta zulatuan....”. Edozer gauzak balio du, ( esamoldeak, atsotitzak...) entzuleengandik agurtzea da helburua.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
IRAKASLEEN MATERIALA
Jendaurreko azalpen on bat emateko egin beharrekoa
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Jendaurreko azalpenak (gizarteko praktika formal bat izanda) egitura jakin bat betetzen du, beti errespetatzen dena. Ondorengo lerroetan egitura hau azalduko dugu, eta baita atal bakoitzean hizlariak kontuan hartu behar dituenak ere: PRESTAKETA Helburua: Hizlariak alorraren edukiak barneratzea eta planifikatzea, gero informazioaren transmisioa zuzen egiteko. Pausoak: 1) Irakurketa burutuko duen ingurunea aztertu, komunikazio markoa. Non izango den, nori zuzenduko garen ( nagusiak, gazteak, umeak...), tokia ... 2) Edukiak aukeratu, pilatu eta jerarkizatu. Ideiek kohesioa mantendu behar dute. 3) Diskurtsoa antolatu (eskema moduan zein testu eran): ideia garrantzitsuak eta bigarren mailakoak; mamia eta ondorioa; azalpena, deskripzioak eta adibideak etab. bereizi. 4) Denborara egokitu. 5) Dauden baliabide guztiak biltzen saiatu (gardenkiak, grafikoak, aipuak, arbela, marrazkiak, bestelako tresnak...), eta hauek gure azalpenean izango duten lekua zehaztu. Azalpen garaian erabiltzeko eskemaren bat egin daiteke, baita irakurri nahi den pasarteren bat, erakutsi nahi den marrazkiren bat etab. bildu ere. Hau guztia lagungarri baino ez da izango, Jendaurreko azalpena bat bateko jarioa izango baita. JENDAURREKO AZALPENA BERA 1.atala: hizlariaren aurkezpena Aurkezleak (gure kasuan irakasleak) azalpenaren aurkezpena egingo du, horretarako “jakitunari” merezi adinako garrantzia emanez. Aurkezpen honek azalpenari behar duen itxura emango dio, jendaurreko diskurtso formalarena. Hizlariaren lehen agerpena atal honetan izango da, isilik egongo bada ere. 2.atala: hizlariaren ekoizpena Atal honek bere baitan hiru zati ditu, hona hemen hurrenez hurren azalduta: 1)Hitzartzea edo azalpenaren aurkezpena Helburuak:
Pausoak:
entzulearekin lehen kontaktua izatea, hitzartzea bataren (jakitunaren) eta besteen (entzuleen) rolak definitzea edo zehaztea. entzuleak erakartzea
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
hizlariak gaiaren gaineko bere espektatibak azaltzen ditu, zergatik aukeratu duen gai hau, zergatik hitz egingo duen horren gainean... entzulea erakartzeko, txisteren bat edo anekdotaren bat kontatu, objekturen bat erakutsi etab. egin dezake. Garrantzitsua da hiztunak egoeraren kontzientzia izatea, bere komunikatzeko gaitasunarena, jakintza transmititzeko helburuarena, hartzailearena...
2) Muina: edukiak igortzea Egitura: Muinak bere baitan hiru zati izango ditu 1. Gaiaren sarrera: gai osoari gainbegirada bat ematea 2. Gaiaren garapena 3. Ondorioa: beti ez da konklusio bat izango, debaterako galdera bat edo duda bat ere plantea daiteke. Baina beti ere, hizlariaren helburuen muina izango da, entzulea bideratu nahi duen tokia. Helburuak:
informazio jakin bat entzuleei helaraztea. esaten ari dena ulergarri gertatzea. esaten ari dena gustagarri eta erakargarri gertatzea. Erakartzea: entzulearen atentzioa mantentzea.
Pausoak: pauso guztiak aldi berean bete beharko ditu. Adibideak jarri, entzulearengandik gertukoak eta bisualak. Hobeto uler dezaten eta atentzioa mantendu dezaten. Ahots aldaketak egin: maila ezberdinetako edukiak markatzeko, deskribapen edo adibideetan... atentzioa mantentzen lagunduko du. Galdera erretorikoak egin atentzioa manten dezaten. Entzulearen jarrerari eta keinuei adi egon, ulertu ote duten, aspertzen ari ote diren etab. jakiteko. Ulertu ez badute, esandakoa errepikatu zehaztasun gehiagoz, adibide gertukoagoekin, pausa gehiago egin informazioa barnera dezaten... Aspertzen ari badira, berriz, lehen esan bezala ahotsarekin jokatu, galderak egin...
Material lagungarria erabili Denbora zaindu Hizkuntza egokia erabili (entzuleen eta egoeraren arabera) Hizkuntza zuzena erabili.
3) Hitzuztea edo azalpenaren bukaera: Helburuak: e ntzulearekin kontaktua etetea, hitzuztea e ntzuleak eskertzea .
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Pausoak: Bere hitzaldia bukatu dela adieraziko du, jendeari eskerrak emanez, “gustatu zaizuela espero dut” edo “ez al zenuten lorik hartuko!” bezalakoekin... Kontuan hartu beharreko beste zenbait arau: Azalpen osoan zehar, hizlariak edozein hizketa ekintzatan betetzen diren arauak bete beharko ditu: Entzulearen aurrean patxadan jartzea, nerbioek eragindako mugimendurik egin gabe (lasai gaudenaren itxura egin behintzat). Entzuleari begira hitz egin. Entzuteko moduan hitz egin, ez ahopean. Ondo ahoskatu. Hitzari eutsi, ez egin behar ez den isilunerik zer esan ez dakigulako edo soltura faltarengatik. Keinuak eta gorputzeko mugimenduak erabili komunikazio hobea lortzeko. 3.atala: hitzaldiaren bukaera Aurkezleak edo moderatzaileak egingo du. Hizlariari eskerrak eman, eta, hala nahi izanez gero, galdera- erantzunen tartea zabaldu eta gidatu.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
ZEIN DIRA AZALPEN ON BATEN EZAUGARRIAK? HONA HEMEN AZAL LITEZKEEN BATZUK:
HIZKUNTZARI DAGOZKIONAK Zuzentasuna ( Hizkuntza zuzena erabili). Hitz egokiak erabili, gaiari dagozkionak. Ahoskera eta ebakera hona:
DISKURTSOARI DAGOZKIONAK
Atalak ondo bereiztu: hasiera/mamia/bukaera. Ideiak ondo hautatu, ordenatu eta mailakatu (koherentzia). Ideien arteko loturak ondo egin. ( kohesioa). Esandakoa laburbildu eta esango dena aurreratu.
.- entonazioa edo doinuera. .- hots-sistema edo fonetika
Helburuak argi izan
SOZIOLINGUISTIKA ARLOKOAK Entzuleen eta egoeraren ezaugarrietara agokitua. .- entzuleen ezauguera maila. .- entzuleekiko distantzia. .- erregistro egokia. .- jendetasuna.
BALIABIDE ESTRATEGIKOAK
Keinuak, begiradak Geldialdiak, isiluneak,ahots aldaketak (arindu, moteldu, etab). Entzuleak harrapatu, hitzaldian txertatu ( guk, zuek, etab). Baliabide erretorikoak argitze-erakartze aldera .- analogiak. .- adibide eta gertaerak.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
AHOZKORAKO ESTRATEGIAK IKASGELAN
Ez da ahaztu behar eguneroko bizitzan mintzamena eta entzumena elkarren osagarri eta banatu ezinezko trebetasunak direla. Guk azterketetan eskatu arren, oso egoera anormala da eguneroko bizitzan ikasle guztiek aldez aurretik dakitena elkarri kontatzea. Berez, elkarrekin trukatzen dugu informazioa, bata besteari ez dakiguna kontatuz. Behe mailetan zehaztasunak du lehentasuna – hizkuntzari buruz diogu - , baina zehaztasunari zor zaion arreta gutxituz joango litzateke ikasmaila gora doan neurrian, eta goi mailetan jariotasunari legokioke lehentasuna. Jariotasuna hizkuntzaren berezko erabilerari loturik doa: formari baino gehiago komunikatu gura denari, edukiari begiratzen baitzaio. Zehaztasuna, berriz, hizkuntza zuzentasunari eta zehaztasun gramatikalari dagokie: edukia ez, baina forma azpimarratzen da. Zerbait beti zuzendu behar genioke ikasleari – elementu bat edo bi, ez asko- ezen ongi baitakigu gehiegizko zuzenketak esanahietatik formetara aldatzen duena ikaslearen interesa. Beti ere, egitekotan, amaieran egin beharko genituzke zuzenketa nagusiak.
1.- IKASITAKO GAIA AZALTZEA Gaia azaldu ikaskideen aurrean. Irakasleak kalifikatu egingo du, kontuan harturik: ikasgela guztian oso ondo entzun dela; mezua ulergarria izan den ala ez; hizkuntza zuzen darabilen; gai hoirretako edukiak badakizkien ala ez. Pare bat ikaslek eta irakasleak akatsen bat edo beste apuntatuko dute, ahal dela esaldi osoaren barruan hartuta. Dena den ikasleak azalpena ami dezaan arte ez zaio zuzenketarik egingo. Azalpenaren iraupena ere ikasleren batek kontrola dezake. Azalpenaren iraupena hiruren bat minututakoa izatea komeni da. Kurtsoan behin, behintzat, ikaslearen azalpena magnetofoian edo bideoan grabatzea komeni da. 2.- MONOGRAFIAK Gaia irakasleak emango du. Azalpen unean, ikasleak gidoia edukiko du eskuan edo euskarri informatikoren batetaz balia daiteke hitzaldiaren eskema azaltzeko.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Hitz tekniko batzuk edo esaldi motaren bat eman ikasleari, azalpenean zehar tarteka ditzan. Esate baterako : arren, nahiz eta; edo matematikan badabiltza asignaturako termino jakin batzuk, hiztegi tenikoaz jabetzen joan daitezen. Laupabost minutuko iraupenekoa izan daiteke – aurrez finkatu mintza-jardunaren iraupena- irakasleak egoki deritzon denbora. Kalifikatu egingo du irakasleak, kontuan harturik : ikasgela guztian oso ondo entzun behar dela ; mezua ulergarria den ; hizkuntza zuzen darabilen ; gaia ondo dakien. Denbora kontrolatzeko ikasleren bat izendatzea da egokiena. Hitzaldia egin baino astebete lehenago, berbaldiaren idatzizko zirriborroa irakasleari eskura ematea komeni da, oker idatziak oraindik zuzentzeko. Monografia egileak, ikaskideei, bukaeran azaldutako gaiari buruz galderak egin diezazkieke. Ikasle pare batek apuntatuko ditu monografiagileak egin dituen akatsak. Ikastordu bakoitzean pare bat monografia azaltzea da egokiena, klaseko guztien berbaldiak entzuteko hiruhilekoa beharko baita. Euskara moldea: formala.
3.- ARIKETEN BERBALIZAZIOA Arbelean dihardutenean edo ekintzaren bat gauzatzen ari direnean, une horretan bertan egiten dutena hitzez esanarazi, berbalizatzeko eskatu, dela formulazioa, dela entziklopediako kontsulta, dela beste edozein ekintza. Jokabide bera erabiltzea komeni da norbait berandu etorri denean, Euskal Herrian gertaera nabarmen bat ezagutu denean, edo beste edozein aitzakia erabili, alegia, berbaz esan eragiteko. 4.- DEBATEAK Debatea publiko aurrean gertatzen den mintza saio formala da, ez da solas arruntaren eremua, beraz. Debatea aurrez erabakitako eztabaidagai baten inguruan eta moderatzaile batek gidaturik ematen den mintza jarduna da. Interlokuzioaren bidez gauzatzen bada ere, ez da solaskideentzat hitz egiten, publiko zabalago batentzat baizik. Debatearen ezaugarrietariko bat zera da: iritzia edo abiaburua ez da bertan modu zuzenean “botatzen”, eraiki egin behar da. Beti ere luzatu, parafraseatu, sugeritu, itzulika... aritu beharra dago. Gauzak horrela, gaiaren eta edukiaren lantze diskurtsiboak berebiziko garrantzia du. Gaiaren egituratze baliabideak: gaiaren sarrera, mantentzea, garatzea, desbideratzea eta aldatzea.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Komeni da aurrez finkatzea mintza-saioaren iraupena. Hala ere, gaiaren bizitasunagatik edo parte hartzaieleen jarrera kontuan izanik mintza saioaren iraupena luzatu edo moztu egin daiteke. Bideoan edo grabagailuan graba daiteke, ondoren ikus/entzuteko. 5.- AHOZKO AZTERKETAK 4.1. Ikastetxeko curriculumean sar dadin onartzen badugu, ezinbestekoa da kurtso osoan asignaturako gai bat, behintzat, ahoz galdetu eta kalifikatzea. Ikasle zuhurrek ezin hobeto dakite azterketetan sartzen ez den gaia –ahozkotasuna- ez dela garrantzitsua. Zenbait ikaslek azterketako gaiari dagozkion zati batzuk buruz ikasirik ahoz esatea onargarria da, beti ere, positiboena izan arren, gaia jakinik norbere hitzez adierazten jakitea, ezagupen kognitiboen jabetzeaz baieztatua gogoan harturik. Ikaslearen azalpenaren bukaeran, irakasleak galderak egin ditzake, ea zenbateraino menperatzen duen frogatzeko. Jarduera honetan, azalpenerako trebetasuna baino edukia ondo jakitea baloratuko da. 4.2. Ikasleak banan banan irakaslearen mahaitik pasatuz ikasgaia azaltzea, bitarte horretan gainerako ikaskideak ariketaren bati erantzuten eduki.
6.- MINTZAMENA LANTZEKO ARIKETAK . EIBZ: materialak Atal honetan ariketa batzuk ikusiko dituzue; alde batetik, gure ustez, ikastetxeetan mintzamenari garrantzi handiagoa eman behar zaiolako eta beste aldetik, ikasleek erregistroak bereizten ikasteko, ariketa mota ezberdinak lantzeko… Beraz, era askotako ariketak dituzue: jolasak, debateak, bikoteka aritzekoak…
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
LAN MONOGRAFIKOAK NOLA EGIN Lan idatziak/ Ahozko lanak Lan monografikoak maiz erabiltzen dira eskolan ikaskuntza eraginkorragoa izan dadin. Lan hauek bakarka edo taldeka burutu ahal dira eta eskuarki ordenagailuak baliatzen dira egiteko eta aurkezteko. Ikus dezagun bada nola burutu metodo hau eraginkorra izan dadin, gaibakarreko lana, alegia. Orotara 13 puntu dira, aintzat hartu behar ditugunak: 1.- Gaia finkatu: edo ikasleei aukera eman beren interesaren arabera eta landu nahi den gaitik atera gabe beraiek finka dezaten. Ohikoena irakasleak titulu iradokorra ematea da, gaiaren hautaketa berak egindakoa delarik. 2. - Planifikazioa: agindutako lan horretan zertzu atal egongo diren, zenbat denbora emango dugun bakoitzean, zer-nolako datu-iturriak edukiko ditugun eta kronograma nolakoa izango den zehazten da. 3. -Informazio eta datu bilaketa: datuak bildu behar ditugu gai horren inguruan, hala nola, Internet-etik, liburuetatik, aldizkarietatik, entziklopedietatik, hiztegietatik, ekai grafikoetatik, norberaren esperientzietatik, bideo etaDVDetatik, irakasle eta adituei egindako elkarrizketetatik… 4.- Helburuak: xede orokorra edo nagusia eta xede txikiagoak finkatu behar dira. 5.- Hasierako gidoia: hastapenerako ongarria izaten da zirriborroan gidoia egitea. Bertan lanaren atalak eta egitura ipini behar dira. Ondoren irakasleari eskatzen zaio ikusteko eta iritzia emateko. 6.- Eskema garatua: behin gidoia egindakoan, atalak garatzen dira eskema burutu ahal izateko. 7.- Idazketa/ Ahozkoa: aurreko eskemari jarraituz hasi idazten – ahozko mintza jardunaren gorputza eta muina zehazten- , puntuz puntu joanez. Gogoratu behar dugu edukia pertsonalizatu behar dugula, modu kritikoan, originalean eta sormenezkoan, geure hitz eta esapideak tartekatuz. Erreferentziak ere alboan eduki behar gaia menperatzen dela adierazteko-edo. Puntuazio markak ondo erabili behar dira. 8.- Irudi baliabideak sartu: irudiak, argazkiak eta grafikoak sartzea ona izaten da. Hala ere, kontuz ibili behar da argitaratzeko lizentziekin. Gogora dezagun copyleft joera duen ekaia oso baliagarria dela edonoiz argitaratzeko beti ere egileari aitortza ezagutuz. Beste ekai batzuk Public Domain erakoak dira, hau da, zeharo libreak direnak eta egileen aipamenik gabe joan daitezkeenak. 9.- Irakurketa: behin idatzi ostean, irakurri testuak eta beharrezkoa denean utzi denbora pasatzen berriro ere irakurtzeko, era horretan errazago ikusiko ditugu falta diren datuak, xehetasunak, errakuntza gramatikalak eta abar. 10.- Laburpena edo abstract-a: sarrera idaztea da, hau da, laburpena. Sarrera horretan, lanaren helburua, garrantzia, topatu ditugun eragozpenak, kontsultatu diren iturriak eta
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
eskertzak (eman beharrean bagaude) ere ipini ahal dira. Baina hori baino garrantzitsuagoa lanaren egituraren berri ematea da, hau da, problemaren planteamendua, testuingurua, edukiak atalkaturik eta bukaerako ondorioak. 11.- Aurkibidea burutu: hasieran kokatu ohi da aurkibidea, irakasleak non-zer argikiro ikus dezan. Hasieran ipini ezik, amaieran joan daiteke, nahiz eta amaierak aproposagoak izan indize analitikoak egiteko, testuan agertzen diren hitz garrantzitsuak zerrendatuz eta non dauden idatziz. 12.- Bibliografia eta gainerako baliabideen gida: bibliografian egilea, titulua, hiria, argitaratzailea, urtea eta orrialdeak jarri ohi dira ordenamendu horretan. Baina Internet-eko artikuluak eta gainerako baliabideak ere aipatu behar dira, bibliografiatik at dauden ekaiak, hain zuzen ere. 13.- Azala: erakargarria izan behar. Gogora dezagun, lanaren egilea, ikasgunea, irakasgaiaren izena, irakaslea eta data jarri behar ditugula.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
MATERIAL OSAGARRIA:
EBALUAZIOA AHOZKO JARDUNAK EBALUZTZEKO HAINABAT TAULA MOLDAGARRI.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
EBALUAZIOA
•
Zer ebaluatu? .- Landutakoa zenbateraino menderatzen duen. .- Jardunaren egokitasun orokorra: - alderdi linguistikoa ( lexikoa, sintaxia, entonazioa...). - alderdi diskurtsiboa ( hiztegi egokia, ulergarritasuna, tonu egokia, abiadura, gorputz keinuak...). .- Jardun mota: elkarrizketa / jendaurreko diskurtsoa.
EBALUAZIOA
•
Nork ebaluatu? .- Euskara irakasleak bere ikasgaia. .- Gainontzeko irakasleek gai baikoitzean ikasleek azalpenak emateko duten trebetasuna ebaluatuko dute. .- Ikasleek ere ebaluatu behar dute jarduna. .- Beraz, ebaluatzaileak honakoak izan daitezke: irakaslea, ikaslea bera eta ikaskideak.
EBALUAZIOA • Nola ebaluatu? .- Ikasleari ongi azaldu zer egin behar duen. .- Ebaluatu nahi dena zer den eta zein irizpide zainduko diren azaldu. .- Ebaluazioaren ondorioak ezagutzera eman eta aukerarik badago ikaslearekin hitz egin : grabaketa, bideoa... .- Tresnak.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
LEHEN ZIKLOKO EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK. Ahozko adierazpena. Gai bat ahoz azaltzeko gai da. Azalpenean zentzuzko ordena segitzen du, hitzak ondo artikulatuz eta ahotsaren bolumena egokituz. Aldez aurretik jarraitzeko gidoi bat egin du. Gaztelaniara ez pasatzeko ahaleginak egiten ditu. Entzulearen arreta mantentzen du intonazioa zainduz, kortesiazko adierazpenak erabiliz... Hitz egiteko txanda kontuan izaten du. BIGARREN ZIKLOKO EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK. Ahozko adierazpena.
Gidoi bat prestatzen du. Transmititu nahi dituen informazioa ordena logiko batez aurkezten du. Komunikazio egoerari dagokion erregistroa erabiltzen ditu. Ahoskera eta intonazioa zuzen egiten saiatzen da. Bere ahozko ekoizpenetan interesa eta hobetzeko lehia erakusten ditu: ahozko jardunean beti euskara erabiltzen saiatzen da. Lexiko zuzena erabiltzen du. Eztabaidatu ondoren, laburpeneko testu bat burutzen du, plazaratutako iritziak biltzen dituen laburpena.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
NEURKETARAKO EREDU BAT ONDO
TXARTO
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
PERPAUSA Ordena Zehar galderak ZUZENTASUNA Deklinabidea: ergatiboa Aditza: aspektua baldintza 2 JATORTASUNA Erdararen morrontza Euskalkiaren oihartzuna Esamoldeak 2 KOMUNIKAGAITASUNA Komunikatzea lortu du Perpausa ulertezinak 2 JARIOTASUNA Isilune oso luzeak Autozuzenketa Zalantzak 2
ABERASTASUNA Makila hitzen erabilera Sinonimoez baliatzea Elementu deitikoak 1 AHOSKERA Artikulazioa Intonazioa 1 10 GUZTIRA
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
AHOZKOTASUNA EBALUAZIOA Ahozko jardueraren balorazioa ondorengo irizpideetan oinarrituko da: Aurkezpen bakoitzak bi balorazio jaso ditu: o Beste ikasle guztien balorazioa irizpide batzuen baitan. o Irakaslearen abaluazioa. Ahozko aurkezpenaren ebaluazioa ( ikasleen artekoa). Hizlaria: ____________________________________________________ Garatuko duen gaia: ___________________________________________ AURKEZPENAREN ANTOLAKETA Sarrera, garapena eta ondorioak/bukaera azaltzen dira. MOLDEA
Antolaketarik Oso ongi Erdizka gabe. 3 2 1
Jariotasunik gabe: motel edota errepikatuz, ideien arteko Oso ongi Erdizka Gaizki lotura falta, egitura sinpleegiak, esaldi laburregiak, adizki 3 2 1 sunpleak, esaldiak bukatu gabe, hiztegi urria... ZUZENTASUNA Zuzentasun Oso ongi Erdizka falta. Deklinabidea (mutiletaz), aditza, morfologia 3 2 1 (baino/baina), sintaxia (erdarakada ugari egituretan...) AHOTSA Oso egokiak Erdizka Desegokiak Ozentasuna, ahoskera, doinua(k), tinbrea(k), abiadura. 3 2 1 KINESIA AURPEGIA.: begirada, ahoa entzulearenganantz, keinuak). GORPUTZA: itxura, kokapena, jarrera, keinuak, eskuak, mugimenduak. AURKEZPEN DENBORA
Oso egokia 3 Egokia 3
Erdizka Desegokia 2
1
Motzegia 2
Luzeegia 1
Aurreko guztia kontuan izanik, balioetsi ahozko aurkezpena 1etik 10era zenbakia markatuz. 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
PUNTUAK
8
9-10
11-12
13-14
15
16
17
18
AHOZKOTASUNA EBALUAZIOA Ahozko jardueraren balorazioa ondorengo irizpideetan oinarrituko da: Aurkezpen bakoitzak bi balorazio jaso ditu: o Beste ikasle guztien balorazioa irizpide batzuen baitan. o Irakaslearen abaluazioa. Ahozko aurkezpenaren ebaluazioa ( ikasleen artekoa). Hizlaria: ____________________________________________________ Garatuko duen gaia: ___________________________________________ AURKEZPENAREN ANTOLAKETA Oso ongi Erdizka Sarrera, garapena eta ondorioak/bukaera azaltzen dira. MOLDEA
Antolaketarik gabe.
Jariotasunik gabe: motel edota errepikatuz, ideien arteko Oso ongi Erdizka lotura falta, egitura sinpleegiak, esaldi laburregiak, adizki sunpleak, esaldiak bukatu gabe, hiztegi urria... ZUZENTASUNA Oso ongi Erdizka Deklinabidea (mutiletaz), aditza, morfologia (baino/baina), sintaxia (erdarakada ugari egituretan...) AHOTSA Oso Erdizka Ozentasuna, ahoskera, doinua(k), tinbrea(k), abiadura. egokiak KINESIA
Gaizki
AURPEGIA.: begirada, ahoa entzulearenganantz, Oso keinuak). egokia GORPUTZA: itxura, kokapena, jarrera, keinuak, eskuak, mugimenduak. AURKEZPEN DENBORA Egokia
Desegokia
Erdizka
Zuzentasun falta. Desegokiak
Motzegia
Luzeegia
Aurreko guztia kontuan izanik, balioetsi ahozko aurkezpena 1etik 10era zenbakia markatuz. 1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
PUNTUAK
6
7-8
9-10
11
12-13
14-15
16-17
AHOZKO AURKEZPENAREN EBALUAZIOA (Irakaslea) Izen abizenak: EDUKIAK a.- IRAKURGAIA Informazio garrantsitzuak eman gabe. Gaineko azalpena, laburregia Zehaztasunik ez azalpenetan Apunte luzeak irakurtzea b.- MINTZAGAIA Gaia landu gabe: garapen eskasa Azalpena laburregia Aditz erregimenak gaizki ”ikusten naiz” Baldintzakoak gaizki osatuak Aditz nominalizazioetan (-tzea) akatsak MOLDEA Azalpena egituratu gabe:edozelan. Jariotasunik gabe: motel , errepikatuz. Ideien artean kohesio edo lotura falta. Egitura sinpleegiak, batere zehaztu gabe Esaldi txertatu edo konposatu gutxiegi Adizki sinpleak baino ez: ahalezkoak eta ez. Hizkuntza bakiabideetan urritasun nabarmena
ZUZENTASUNA a.- ZUZENTASUNA Nor/nork gaizki behin baino gehiagotan Mugatu/mugagabea gaizki Kasu atzizkiak gaizki: “otsailan” Zeren/nongo kasuan nahasian b.- ADITZA Aditza gaizki Singular/pluralean akatsak Euskalkiko aditza sarri erabiltzea
Esaldiak bukatu gabe, zalantzaz Kontrakzio gehiegi, hitzak itxuragabeturik.
Erlatibozkoak eta konpletiboak nahasirik
Lexiko desegokia eta urria
Erdarakada ugari egituretan.
Oro har, ohoskera traketsa.
Goiko sailetako akatsengatik sintaxi txarra.
c.- MORFOLOGIA Izenordain indartuak, egin, baino, baina Zenbait txarto erabilita: ere, elkar, egin d.- SINTAXIA Galdegaia gaizki, ordena aldrebesa Erlatibozkoak txarto egituratuta.
Zehargalderak txarto: ba-, -ela.
18
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
OHARRAK:
+ EBALUAKETA MOTA: Zehatza
IKUSPEGIA: Autoebaluaketa
ZERTARAKO BALIO DUEN: Tresna honek ahozko ekoizpen bat egin duen ikasleari bere jardunaren prestaketa eta garapena aztertzeko modua ematen dio. Dimentsio linguistikoaz gain diskurtsiboari ere erreparatzen dio.
EZAUGARRI AIPAGARRIAK: Oso lagungarria gerta daiteke ahozko jardun formala ekoiztu ondoren berau prestatzeko egindako ahalegina aztertzen laguntzeko.
APLIKAZIORAKO ARGIBIDEAK: Aurretik ahozko ekoizpen bat prestatu eta gauzatu behar da. Ekoizpen horren prestaketan ikasleari zein irizpide jarraitu behar dituen azaldu behar zaio Denbora ere beharko du hori prestatzeko Ekoizpena egin ondoren ikasleak denbora zati bat beharko du galdetegia irakurri eta gogoeta egiteko Ondoren erantzun. ITURRIA: Lan taldeak sortua
NORBERAK BERE AHOZKO EKOIZPENA EBALUATZEKO TRESNA Eguna: Arloa: Ekoizpen mota: Saioaren iraupena: 1. Saioaren antolaketa. a. Aurreikusi bezala bete al dut? b. Jendea kokatu al dut saioren hasieran?
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
c. Ideiak garbi azaldu al ditut? d. Behar den moduan bukatu al dut? 2. Saioaren prestaketa a. Zenbat denbora eskaini diot? b. Gidoirik sortu al dut? c. Zein material erabili dut? 3. Saioan izan ditudan zailtasunak eta aurrerabideak a. Hizkuntza aldetik? b. Ahoskera aldetik? c. Gorputz espresio aldetik? 4. Entzuleak nola ikusi ditut? a. Harretaz jarraitu dute?_________________________________________________ b. Aspertuta egon dira?____________________________________________________ c. Galderak egin dizkidate?_________________________________________________ d. _____________________________________________________________________ _____________________________________________________________________ 5. Ni, neu nola sentitu naiz. a. Lasai eta gustura b. Urduri samar c. _____________________________________________________________________ _____________________________________________________________________
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Ahozko saioa neurtuz Jarioa
Zuzentasuna
0
Mintzaldiak oso laburrak dira eta aztertuak oso komunikazio gai txikia erakusten du
Oso akatsez josia.
1 Mintzaldiak laburrak dira. Edukia zein intentzioak ez daude garbi. Hizkuntza gaitasun urria du.
Akats ugari morfosintaxia eta lexikoan.
2
Mintzaldiak ez dira behar den mailara iristen. Asmoa eta mintzagaia argi daude, aina azalpena ez dago behar bezain kohesionatua. Saioak laburregiak dira. Aztertzailearen laguntza behar du etengabe. Hizkuntza gaitasuna nahiko Akatsekin. Morfosintaxiari dagokionez akats larri batzuk mugatua da. edota lexiko akats ugari.
Edota Saioa nahiko luzea da, desordenatua eta kohesio gutxikoa. Sarritan hasitako ideiak ez ditu amaitzen. Asmoa eta edukia batzuetan ez daude hain argi. 3 Asmoa eta edukia argi daude baina mintzaldiak eskatu baino laburragoak dira, edota ez ditu hasitako ideiak burutzen. Nahikoa hizkuntza gaitasunaren jabe da. Edota Asmoa eta edukia nahikoa argi daude. Mintzaldiaren luzera nahikoa da baina desordenatu edo zehaztasunik gabea
Onargarria, morfosintaxiako zenbait akatsekin, edota akats batzuk ahoskatzerakoan edo lexikoan.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
4 Asmoa eta testuaren edukia argi daude. Azalpenak badu ordena logikoa, baina ez da oso luzea edo arazoren bat du egituran edo koherentzian. Erabiltzen dituen hizkuntza baliabideak nahikoak dira
Ona, baina baditu lexiko akatsak eta baita hain garrantzitsua ez diren akatsak ere morfosintaxian edota ahoskeran
5 Testuaren asmoa edukia argiak dira. Saioak badu ordena logikoa, ondo kohesionatua eta erabiltzen dituen Nahiz eta garrantziarik gabeko akatsen bat duen, ona hizkuntza baliabideak ugariak eta egokiak dira. Mintzaldia jario onekoa da zalantza gutxirekin
AHOZKO ZEIN IDATZIZKO AZALPENAREN PLANIFIKAZIOA
Ikaslea:
Gaia: Gogoan har daitezkeen jarduerak
Esan beharrekoari buruzko informazio esanguratsua bildu du.
Iturri desberdinak gogoan izan ditu.
Informazio esanguratsua eta osagarria bereizten ditu.
Informazio edukien hurrenkera ondo antolatu du.
Informazioa eta denboraren zenbatekoa ondo egokitu ditu.
Azalpenaren jarraipenean laguntzeko pistak aurreikusi ditu.
Azalpena entzuleak gogoan hartuz antolatu du..
Benetako plan bat egin nahi izan du
Azalpenari buruzko plangintzaren ebaluazio HOBETU BEHARREKO AK :
AURREIKUSTEN DIREN JARDUERAK:
Eguna Ongi
Erdizka
Gaizki
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
OHARRIK:
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
AHOZKO ZEIN IDATZIZKO ARGUDIO ADIERAZPENEN PLANIFIKAZIOA
Ikaslea:
Gaia:
Eguna
Gogoan har daitezkeen jarduerak
Ongi
Gaiari buruzko informazio aberatsa eta oparoa bildu du.
Bere interbentzioak nondik nora joan daitezkeen aurreikusi du:
Hasieran sarrera gisa zer esan, ondoren zer azaldu eta, azkenik, argudio sendoenak nola adierazi pentsatu du.
Bere kideen baieztapen eta argudioak zeintzuk izan daitezkeen aurreikusten saiatu da eta horren arabera bere argudioen azalpena egiteko prestatu du.
Entzuleak bere alde jartzeko estrategiak aurreikusi eta landu ditu.
Argudioak era progresiboan antolatu eta egituratu ditu.
Denboraren mugak gogoan hartuz jokatu du, neurriko interbentzioak prestatu du.
Saio osoa gogoan hartuz, benetako plan bat egin duela erakutsi du.
Azalpenari
buruzko
plangintzaren
HOBETU BEHARREKO AK :
AURREIKUSTEN DIREN JARDUERAK:
OHARRIK:
ebaluazio
Erdizka
Gaizki
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
HIPOTESIAK AHOZ FORMULATZEN
Ikaslea:
Gaia: Gogoan har daitezkeen jarduerak
Sarrera eta azalpenaren gainontzeko atalak ondo planifikatu ditu.
Erabili duen metodologia egokia izan da. Lehendabizi hainbat daturen bilketa egin. Gertaera horiek nondik nora, zergatik eta
nolaz gertatzen diren hausnartu ditu. Ondorioak egoki zehaztuditu.
Jarraitu duen eskema argia izan da, zehatz, ondo lotua.
Aurkeztu duen hipotesia argia eta zehatza izan da.
Horretarako arrazoiak ongi hornituak, sendoak.
Erabili duen tonu eta estiloa entzuleak konbentzitzeko egokia Izan al da?.
Adierazpena bera: ahoskera, keinuak, begiradak, isiluneak…
Hiztegia, kontzeptuak, esaldiak egoki josi al ditu?
Argudiaren hariari ongi jarraitu al dio? Sekuentziazioa markatzeko erabilitako lokailuak egokiak izan al dira?
Azalpenari buruzko plangintzaren ebaluazio HOBETU BEHARREKO AK :
AURREIKUSTEN DIREN JARDUERAK:
OHARRIK:
Eguna Ongi
Erdizka
Gaizki
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Ikastalde batean ahoz jarduteko gaitasuna ebaluatzeko jarraipen fitxa
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Ikaslea
Behatu beharrekoa Bere iritzia argi azaltzeko gai da
Azalpena ordenatua egiten du
Hiztegia egoki erabiltzen du
Aditza egoki erabiltzen du
Gorputz espresio egokia erabiltzen du
Entzuleak kontutan hartzen ditu
Egoki ahoskatze n du
Jario egokia du
Kontrolatutako adierazpenak Eguna:
Bai
Izena 1 Izena 2 Izena 3 Izena 4 Izena 5 Izena 6 Izena 7 Izena 8 Izena 9 Izena 10
Erd.
Ez
Bai
Erd.
Ez
Bai
Erd.
Ez
Bai
Erd.
Ez
Bai
Erd.
Ez
Bai
Erd.
Ez
Bai
Erd.
Ez
Bai
Erd.
Ez
Adierazpen mota: Eguna: Adierazpen mota: Eguna: Adierazpen mota: Eguna: Adierazpen mota: Eguna: Adierazpen mota: Eguna: Adierazpen mota: Eguna: Adierazpen mota: Eguna: Adierazpen mota: Eguna: Adierazpen mota: Eguna: Adierazpen mota: Eguna: Adierazpen mota:
OHARRAK: Antzemandako zailtasunak eta aurrerabideak
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Eguna:
Izena 11 Izena 12 Izena 13 Izena 14 Izena 15 Izena 16 Izena 17
Adierazpen mota: Eguna: Adierazpen mota: Eguna: Adierazpen mota: Eguna: Adierazpen mota: Eguna: Adierazpen mota: Eguna: Adierazpen mota: Eguna: Adierazpen mota:
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Gelako behaketa, ahozko hizkuntza ULERMEN A: orokorrean
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 13
Besteei entzuten eta euren iritziak kontuan izaten badaki
Gaiaren muina hartzen du
Laburpena egiteko gai da
Detaileak bere neurrian jasotzen ditu, larregi geratu gabe
Egilearen asmoa bereganatzen du
Hiztegiaren ulermen ona du
Bereizten du zer ez duen ulertu eta berari buruzko galderak egiten ditu
EKOIZPENA: orokorrean
Gaia ondo estrukturatua ematen du
Detaileak ondo ematen ditu, asko enroilatu gabe
Koherentzia/kohe sioa nahikoa ondo gordetzen du
Badaki kontestualizatzen
Hiztegia, aditza, esaldiak… ondo erabiltzen ditu
Tonua, keinuak, begirada, eta abar egokiak dira
Hitz egiteko txanda/ arauak ondo gordetzen ditu
Ahoskera
MATEERIAL
OSAGARRIA:
AHOZKO ERDARAKADAK AHOZ ARITZEKO ZER ZAINDU. TESTU ANTOLATZAILEAK.I TESTU ANTOLATZAILEK.II EUSKARA BATUAREN AHOSKERA ZAINDUA. FONETIKA (Laburpena) AZENTUA AHOZKO AZTERKETA. EGA
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Ahozko erderakadak Azalpena: Ahoz jardutean gure ikasleek egin ohi dituzten akats nagusien zerrenda dugu ondorengoa. Ongi azaldu eta adibide egokiz emanak daude aztergaiak. Morfosintaxia, fonetika, azentua... jorratzen ditu
Ahozko Erderakadak Morfosintaxia Lehenbizi agertzen dena, txarto dagoen forma da eta aldamenean proposatzen da zuzena. Egunerokotasun faltsua Hasten naiz irakurtzen? / Hasiko naiz irakurtzen? Azpimarratzen dut, andereño? / Azpimarratuko dut, andereño? Hau non uzten dut? / Hau non utziko dut? Zer ipintzen dut hemen? / Zer ipiniko dut hemen? Sartzen naiz? / Sartuko naiz?; Sar naiteke? Ekartzen dizut bihar / Bihar ekarriko dizut Agur, joaten naiz etxera / Agur, banoa etxera Zuk zer esaten duzu honetaz? / Zuk zer di(n)ozu honetaz? Egunero noa eskolara / Egunero joaten naiz eskolara Beti egin behar dut / Beti egin behar izaten dut Galdegaia Da nirea / Nirea da. Nago egiten lanak / Lanak egiten nabil (ari naiz) Daukazu hemen / Hemen daukazu; Badaukazu hemen. Nahi duzu etorri nirekin? / Nirekin etorri nahi duzu? Nahi dut joan / Joan nahi dut Ez dut nahi joan / Ez dut joan nahi. Da benetazkoa / Benetakoa da Ahal dut erabili boligrafoa? / Boligrafoa erabil dezaket? Esan du ze nahi ditu egin ariketak / Ariketak egin nahi dituela esan du Morfologia-sintaxia Irtetzen da hortik / Hortik irteten da Sorginez mozorrotuta dago / Sorgin mozorrotuta dago, sorgin jantzita Egun batetan... / Egun baten; Egun batean Beste leku batetakoa / Beste leku batekoa Joan behar naiz etxera / Etxera joan behar dut Jostailu bat erosiko naiz / Jostailu bat erosiko dut Kenduko naiz hau (jertsea) / Jertsea erantziko dut Jendeari molestatzen ari da / Jendea molestatzen ari da Ikusi dizut kalean / Kalean ikusi zaitut Jo dit makil batekin / Makila batez jo nau
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Beitu zelan dago! / Be(g)itu zelan dagoen! Zer egiten ari zara? Ezer / Zer egiten ari zara? Ezer(ere) ez Ez dakit ezebez / Ez dakit ezer; ezer ez dakit Etorriko direnean / Etortzen direnean Etorriko badira / Etortzen badira Kale berdinean bizi dira biak / Kale berean; berberean; kale bate(a)n Beti esaten duzu berdina / Beti esaten duzu gauza bera Utzi egin hau / Utzi (utz iezadazu) hau egiten Berandu? Ba,esatea! / Berandu? Ba, esan dezala!; esan da(g)iala! Ez da ez gurentzat ez zurentzat / Ez da ez guretzat ez zuretzat Konpletiboak Esan du ze da gezurra / Gezurra dela esan du Uste dut ze nire ama ez da etorri / Gure ama ez dela etorri uste dut Ba-Baina Nik ez badakit ezer! / Nik ezer ez dakit baina! Si ez zenuen ezer esan ! /Ezer ez zenuen esan baina!..barren! ..eta! Erlatiboak Autobus bat, eramaten zuela 50 pertsona jausi egin da / 50 pertsona zeramatzan autobus bat jausi egin da Da mutil bat ze ditu betaurrekoak / Betaurrekoak dituen mutil bat da Daukat boligrafo bat ze bi kolore ditu /Bi kolore (kolore bi) dituen boligrafoa daukat Andereño bat daukagu Markinakoa dela /Markinako andereño bat daukagu. (...) eta ezagutu dut maisu bat berria dela /(...) eta maisu berri bat ezagutu dut; (...) eta maisu bat ezagutu dut, berria dena Esamoldeak Nola deitzen da umea? / Nola (zelan) dauka izena umeak? Eman naiz kolpe ba t /Kolpea hartu dut Zelako morroa! /Hori larru gogorra!; Horrek dauka aurpegia! Bero asko dago / Bero handia dago Ez dakizula hau egiten ! /Ezetz jakin hau egiten! Hau dela nirea? ! A que hau da nirea?! / Hau nirea da, ezta? Bi bider egin dut / Birritan egin dut; Bi aldiz egin dut Bildurra daukat / Beldur naiz Futbolera jolasten ari gara / Futbolean jolasten ari gara. Etorri da begiekin itxita /Begiak itxita etorri da. Eskuekin poltsikoan agertu da / Eskuak poltsikoan agertu da Hiru-bi irabazi diegu / Hiru eta bi irabazi diegu Ikasleen erdia etorri da / Ikasleen erdiak etorri dira Kontuz! andereño datorrela / Kontuz! andereño dator(r) eta Beste egunean joan ginen / Lehengo egunean joan ginen
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
ERE partikula Inoiz ere ez aurrean: Ere bai Mikel etorriko da Ona dela eta ere txintxo portatzen dela esan du Eta ere bai, gero joan zen eta... Josuk ekarri du. Ere bai Jonek Baita ere, mendira joan ginen eta... Ama joan da eta ere bai ni Ezta aditzaren ostean ere: (Aitak erosi du ere bai) Zuk egin baduzu, nik egingo dut ere bai / ... neuk ere egingo dut Lotsa askorik ez dute ere ez / Lotsa handirik ere ez dute Esku artean hartu ez ezik, puskatu du ere! /puskatu ere puskatu (egin) du Telefonoz deitu diot eta joango naiz ere / joan ere joango naiz; egingo naiz Mikel hemen dago ere / Mikel ere hemen dago Badakit ere nor etorri den / (Badakit) nor etorri den ere (badakit) Ikusi dugu ere nola jokatu duen / (Ikusi dugu) nola jokatu duen ere (...) Bihar joango gara ere (bai) / bihar ere joango gara Pertsona izenordainak forma indartua hartu ohi du: Nik ere esan diot / Neuk ere esan diot Zuek ere bai! / Zeuek; Zeuok ere bai! ERE-ren ostean adizki trinkoak BA- aurrizkia behar du: Nik ere daukat erloju berria / Neuk ere badaukat Josune etorriz gero, Andoni ere dator / Andoni ere badator Aditz sintagman elipsia egiten denean: Marta badoa eta ni ere / eta neu ere bai Nik ere bai ikusi dut hori / Neuk ere ikusi dut hori Hark egin du eta osabak baita / baita osabak ere; eta osabak ere bai Baita ere Koldok. Eta Koldok baita ere / Baita Koldok ere
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
AHOZ ARITZEKO ZER ZAINDU AGERBIDEA:
Boz-gorako irakurketa. Irrati eta telebistako esataria. Ahozko ekintza antolatua. Ahozko bat-bateko ekintza.
PARAMETROAK:
Nor zaren. Norekin ari zaren. Non ari zaren. Zertaz ari zaren. Zer esango duzun. Zein den helburua.
ENTZULEA: Adina Ezaugarri nagusiak Gaiaren ezagutza maila Egoera, erosotasuna (lekua eta bere antolaketa, goxotasuna, hotz-beroa,...) Konplizitate maila Hizkuntza maila EGOERA:
Hiztunaren eta entzulearen kokapena (aurrez aurre, eserita/zutik, hurbil/urrun, taldean/bakarrik...) Lekuaren ezaugarriak (itxia/irekia, soinua, mugimendua, argitasuna, dekorazioa, antolaketa...) Elkar ezagutze maila Den ordua eta duten denbora
HELBURUA:
Ezagutzak azaltzea Berriak ematea Irrika sortzea, motibatzea Ludikoa, ongi pasatzea Eztabaidatzea edo eztabaida sortzea
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Sentimendu bat sortzea (beldurra, tristura, poza, erakargarritasuna, lilura, errespetua, miresmena, maitasuna, gorrotoa, desioa...) Denbora betetzea
HIZLARIA A.- AHOTSA:
Ozentasuna Ahoskera Doinua(k) Tinbrea(k) Abiadura
B.- HIZKUNTZA
Erregistroa Errepikapenak Tema/rema (informazio ezaguna eta berria) Komodinak, trantsizioak Zuzentasuna (morfosintaktikoa, lexikala, testuala) Egokitasuna (morfosintaktikoa, lexikala, testuala) Ideien antolaketa
C.- KINESIA
AURPEGIA: Begirada Ahoa entzulearenganantz Keinuak
GORPUTZA:
Itxura Arropa Kokapena Jarrera Keinuak eskuak Mugimenduak
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
TESTU ANTOLATZAILEAK. I
Hasierakoak
Adibideak jartzeko
Hasteko esan dezadan Lehenengo eta behin, Ezer baino lehen, Ezeri ekin baino lehen, Bazen behin Lehen-lehenik, ...z hitz egin behar dudalarik, Sarrera gisa esango dugu ...
Adibidez, Esate baterako, Hau da, Ikus, adibidez, -ren kasua: ... Kasu (bat aipatzeko ...) Hori erakusteko, aipa dezagun...
Aztertuko dugun gaia
Arrazoitzeko
Idazki honen helburua...
bait... -(e)lako -(e)la eta -(e)la bide -t(z)eagatik Horregatik Izan ere, Hori dela eta, Horrela, ba, Beraz, Hortaz,
Ordena Alde batetik, ... Bestetik, Ildo beretik, Era berean, Halaber, Lehenik.../ bigarrenik, ... (Arestian) esan bezala, (Gorago) esan bezala, Lehengo hariari jarraituz, Gauzak horrela, Horiek horrela, Bai... bai Ez... ez
Ideia bat aurkezteko -ri dagokionez, -®en aldetik, ®en ikuspegitik begiraturik, ... dela eta, komeni da esatea ... Oro har,
Jarraipena (Honen) ondorioz, Horren haritik, Gaira itzuliz Hari beretik, Era berean, Bigarrenik, Gero, Honen ostean, Hau (ikusi) eta gero, Lehen esandakoari jarraituz Arestian esan bezala
Kontrakotasuna
Indartzea Aipatu bezala, Aipatu dugunez, Berriro esanda, Beste era batera esanda, Zehatzago esanda, Hobeto esanda, (Gorago) esan bezala, Are gehiago, Gainera, Kontuan hartu, gainera,
Onarpena (ziurtasuna) Ez dago dudarik... Seguruenik Ziur aski Zer esanik ez Egia da... -(e)la Dudarik gabe Zalantzarik gabe Argi dago (e)la Bistan da (e)la Beharrezkoa da garbi uztea ..., noski / ..., jakina
Ideia berriak txertatzeko
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Baina Dena dela, / Dena den, Hala (eta guztiz) ere, Edozein modutan ere, Edonola ere, Nolanahi ere, Esanak esan, Hori(ek) gorabehera, ..., ordea, ..., berriz, ..., aldiz,
Aipamenak; iritziak emateko (r)en arabera, Askoren / Batzuen iritziz, ... (r)en ustez, (r)en esanetan, Diotenez, Antza denez, Dirudienez, Badirudi... -(e)la ...(e)la dirudi Dakigunez, Irakurrí dugunez,
Nabarmentzaileak Batez ere, batik bat... Bereziki, naguski… Batere Guztien gainetik Gehienera jota Behin eta berriz aitortu nahi dugu Azpimarratu nahi dugu
Ez horí bakarrik, Bestalde / Beste aldetik Baita ... ere Baina, bestetík, ... ere bai ez ezik ... ere Egia da, hala ere, Izan ere, (Horrez) gain,
Murriztaileak Behintzat Bederen Behinik behin Gutxienez Izan ezik Salbu Baizik/baino
Emendiozkoak Eta Ere Baita... ere Ezta...ere Halaber ...ez ezik...ere Ez bakarrik, ...baita ere... Ez bakarrik...baizik eta...ere Horren haritik, ildo beretik Era berean
Bukaerakoak eta ondorioak Amaitzeko, / Bukatzeko, Amaiera bezala, Aurreko guztia (Iaburbilduz,) Ondorío gisa, Amai dezagun esanez (e)la Azkenik, zera:... Laburbilduz, Laburbilduta esan daiteke Hitz gutxitan (esateko):... Horrenbestez, zenbait ondorio atera daitezke: 1... 2... 3...
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
DENBORA Antzina Arratsaldero Aspaldiko Azkenik Behiala Behin (baten) Beranduago Berehala Berriro Bitartean Egun batez Gaur egun Gero Halako batean Hasieran Laster Lehen Lehenengo Lehenengo egunean Lehengo batean Orain Orain arte Orduan Ordura arte
EXENPLUTASUNA Adibidez Aipa dezagun Alegia Besteak beste Besteen artean Demagun Eman dezagun Esate baterako Hala nola Hau da Hori argitzeko Hots Kasu Konkrtatuz gero Konparazio baterako Ondoko hau Pentsa dezagun
ANTOLATZAILEAK II LEKUTASUNA BUKAERA Atzeko aldean Besterik gabe Aurrean/atzean Amai dezagun esanez Beste tokietan Amaitzeko Ezkerrean/eskuinean Azkenez Goian/behean Azkenik Han Besterik gabe Harantzago Bukaeran Hemen Bukatzeko/amaitzeko Hor Hitz gutxitan Urrunago Honek erakusten du Urritirago Honela, horrela, hala ...(r)en alboan Honenbestez ...( e)tik gertu Horrenbestez HIERARKIZAZIOA Konklusio gisa Laburbilduz Baino...ago Laburtuz Batez ere Batik bat Bereziki Ez bezala Ezer baino lehen Ez ezik... ere Guztien gainetik ORDENA (Lehen) esan bezala Are gehiago Arestian esan bezala Baita ere Berriro ere Beste batzuetan Besteak beste Bigarrenik Era berean Ez hori bakarrik Giza berean Honako hau Honekin batera Ondoren Honen ondoren Ildo beretik Garrantzia Kentzea Bederen Behinik behin Behintzat
BAKLORAZIOA Eskerrak Eskerrak...-(e)n Espero dezagun Ez legoke gaizki Tamalez Zorionez Zoritxarrez INDARTZEA Aipatu bezala Aipatu dugunez Alde horretatik Are gehiago Are gutxiago Areago Areago oraindik Azken batean Azken finean PAREKIDETASUNA Batez ere Berriro esanda Adina Beste era batera Ala esanda Alde batetik Bestela Antzera Dakizuenez Baita...ere Esanak esan Bai...bai Funtsean Beste(konparazioan) Gauzak horrela Bestetik Gehiegi Bezain Hori Bezala(koa) azpimarratzeko Dela...dela Hori horrela izanik Edo Hitz batean Era berean Honela ba(da) Eran Hori dela eta Ere Hori horrela delarik Ezta...ere Horregatik Halaber Izan ere Lain Lehengo hariari Legez jarraituz Moduan Ondorioz Modukoa Oro har Nahiz...nahiz Osterantzean Orobat Zenabat eta..hainbat …hain zuzen ere.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Ideia berriak txertatzeko Are gegiago Baita… ere Bestalde Beste alde batetik Bestetik Egia esan Ere Eta Ez hori bakarrik Ezezik ere Gainera Halaber Modu berean ...ere bai. HASIERA Aztertuko dugun gaia Batez ere Bazen behin Behin batean Behinola Dena… hasi zen Egun hartan Ezer baino lehen Gizona mundura baino lehen Hasi bezain laster Hasi orduko Hasteaz batera Hasteko Hasteko esan dezadan Hitzaldi honen bidez Idazki honen bidez Hitzaldi honen helburua Idazki honen helburua Lehen-lehenik Lehenengo eta behin Lehenik eta behin ...-z hitz egin behar dudalarik JARRAIPENA Amaitu baino lehen Aurrera beharrez Aurrera egin ahala Bigarrenez/ bigarrenik Era beran Gero/geroago Hariarekin jarraituz Hori ikusi ondoren/eta gero Honen ondoren/ostean Jarraituz/ondoren
Arrazoiak aditzera emateko -(e)la bide -(e)la eta -(e)la kausa -(e)la medio -(e)la zio -(e)lako -(e)nez gero -t(z)eagatik -t(z)earren Bait Behin eta berriro Ekinaren ekinez Horregatik Norbaiten erruz Prezeski Zerbaiti eskerrak Zeren eta ZIURTASUN EZA Again Agidanez Antza Badirudi Baliteke Beharbada Dioteneaz Ei Esan daiteke Inondik ere Itxura denez Itxuraz Nonbait Omen/ei Onenean ere ZIURTASUNA Dudarik gabe Egia da...(e)la Ez dago dudarik Hala bada ere Jakina Nola ez! Noski! Onartu behar da Onartuta dagoenez Onartzen denez Ontzat eman behar Seguraski/Ziurrenik Zer esanik ez
KONTRASTEA -( r)ik ere Ahatik Aitzitik Alabaina Alderantziz Aldiz Arren Aurrekoaren kontrara Baina Baino Baizik (eta) Ba ...ere Beharrean Benetan Berriz Ordea/ostera Datorrena datorrela Dena dela Dena delarik ere Dena den Edonola ere Edozein modutan Edozein modutan ere Edozelan ere Edozertara Egia esan Esan gura da Esanak esan Ez da erraza Hala ere Hala eta guztiz ere Honen aurka Hori gora-behera Hori horrela izanik Izan ere Kontuan hartu baina Kontuan izan bestetik Nahiz eta Nolanahi ere BEHARRIZANA Beharrezkoa da Derrigorrean Derrigorrez Ezinbestean Ezinbestekoa Halabeharrez Nahitaeez
HELBURUA T(z)eko T(z)ekotan T(z)era Asmotan Helburu delarik Lortu asmoz BALDINTZA (e)z gero -t(z)ekoatan Ba Baldin ba Ez baldin ba Pentsatuz Ustez ONDORIOA Argi dago, bada Bada Beraz Esanak esan Esandakoaren arabera Funtsean Hain zuzen ere Hau dela bide Hori guztia dela. Horrela Horrela bada Horren arabera Horren ondorioz Hori dela medio Hori horrela delarik Horregatik Horren kausaz Horren kariaz Laburbilduz Laburki On litzateke Ondorio gisa Ondorioz Orduan ...kontuan izanik
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
EUSKARA BATUAREN AHOSKERA ZAINDUA.
Bokalak
1.
idatzi bezala ahoskatu: [a, e, i, o, u]; sei bokaleko sistema duten Iparraldeko euskaretan ren ahoskera biak onartzen dira ([u] eta [ü]) hala eskatzen duten hitzetan eta baita ere euskalkiaren erabilera zainduan. Bokal- bilkurak 2. Bokalak bokalen ondoan daudenean ere idatzi bezala ahoskatuko dira hizkera maila zainduetan: etxea , geroago, mendia , burua .
Gainera aintzat hartu behar da: 2.1. idazten direnen bestelako ahoskerak egoki eta zuzen direla gainerako hizkera mailetan (hala nola: etxia, etxie; geruago, telefonua eta kidekoak). 2.2. idazten direnen bestelako ahoskerak egoki eta zuzen direla gainerako hizkera mailetan (hala nola, zerbait tartekatuz: mendiya, mendixa, mendiza;buruba eta kidekoak edo, bigarren bokala aldatuz edo kenduz: mendie, mendi; burue, buru eta kidekoak). 3. Bokal bi elkarren segidan daudenean, lehenengoa edo bada, bokal bilkura bi silabatan ahoskatuko da (hala nola: abi.an, sozi.ala, zi.ur). Dena den, badira hitz batzuetan ui diptongoak. 3.1. Bokal bilkura hauek silaba bakarrean (diptongoan) ahoskatzen dituzten Ekialde eta Iparraldeko euskalkietako hiztunengan hizkera zaindutzat hartuko da ahoskera hori. 4. Bokal biren artean idazten denean, ahoskatzen ez den euskalkietako hiztunek ere bokal bakoitza silaba batean ahoskatzera joko dute hizkera maila zainduan (hala nola:za.harra; na.hi du; bi.hurturik; a.hula; be.hi).
Kontsonanteak 5. Idatzi bezala ahoskatuko dira hizkera maila zainduan Beraz: 5.1. eta bokalen aurrean beste bokalen aurrean bezalaxe ahoskatu behar da ahoskera zainduan behintzat (hala nola geologia). Azken orduko maileguetan, salbuespenak banan-bana markatuko dira. Esaterako, dagoeneko onartua dugun gin (edaria). 5.2. eta Hizkera zainduenetarako pare hauek bereiztea hobetsiko da. Bestalde euskaraz beti (eta areago hizkera zainduetan) zistukaria da eta gaitzetsi egin behar da gaztelaniazko ahoskera hortzartekoa (gaztelerazko zapato hitzaren lehen kontsonantea,
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
alegia). Beraz,eskizofrenia hitzaren lehen eta hirugarren kontsonanteak zistukariak dira (bata apikaria eta bestea bizkarkaria); halaber soziologia hitzaren lehena eta bigarrena. 5.3. bokalartean gertatzen direnean, hurrenkera honetan handiagotzen den oparotasunaz desager edo alda daitezke hizketa arduragabean (hala nola: ari naiz ai naiz, horiek (h)oiek, egon eon, edan ean, eran, etab.). Ahoskera horiek erabat egoki eta bidezko dira gainerako hizkera mailetan, baina hizkera zainduan bokalarteko kontsonanteak ahoskatu egin behar dira. 5.4. euskaraz beti (eta areago hizkera zainduetan) hortzobikari dira etagaitzetsi egin behar da frantsesezko ahoskera ubularra (frantsesezko ruehitzaren lehen kontsonantea, alegia). 5.5. letra hau hostuna den Iparraldeko euskalkietako hiztunek idatzi bezala ahoskatuko dute hizkera zainduan. Letra hoskabea den Hegoaldeko euskalkietako hiztunen ahoskera zainduan ere ez da ahoskatuko. Letra horren mututasunaren salbuespen bakarra Hegoaldekoen ahoskeran zihoan, zihoazen bezalakoetan gertatzen da, hor [x] belarraz ahoskatzen delarik (gaztelaniazko jamón hitzaren lehen kontsonanteaz, alegia). 5.5.1. az esanak berdin balio du ahoskeretarako: erabat egoki da ebakera hasperenduna halakoa duten Iparraldeko euskalkietako hiztunengan (hala nola eperra epherra eta kidekoak). 5.6. letra bilkura hauek <(i)ll> eta <(i)ñ> (hala nola: mila milla edo mailua mallua, bina biña edo baino baño) ahoskatzen diren euskalkietako hiztunengan bustikuntza hori ahoskera zainduan ere egoki da (ahoskera zaindua —milla— da eta ez — miya—). Bustikuntza hori ez duten euskalkietako hiztunengan, noski, bustidurarik gabea izango da ahoskera zaindua ere (hala nola: mila mila edo mailua mailua, bina bina edo baino baino). 5.7. letraren euskarazko ahoskera oinarrizkoa da eta hori da hizkera zaindurako hobesten den ahoskera oro har. Halaz ere eta beraz: 5.7.1. hitz hasieran ahoskatuko da (hala nola jateko yateko, jokalariak yokalariak). 5.7.2. Badira [x] belarraz ere ahoska daitezkeen hitzak. Hitz horietako batzuk hizkera maila zainduetan gertakortasun urrikoak dira, beste batzuk (Heg. marka daramatenak) Hegoaldean erabiltzen dira (hala nola jertse, jipoi, jira). 5.7.3. hitz barruan gertatzen denean, izango litzateke ahoskera zainduena. Hala ere, gaurko egoera kontuan izanik, Hegoaldeko [x] belarra (gazt. jamón) eta Iparraldeko <> sabaiaurrekoa ere (fr. jambon) onartzen dira hizkera zainduan garaje, ijito bezalako hitzetan. 5.8. Ahoskera sabaikaria du lehengo euskal hitzetan: xagu, xoxo, Xabier. 5.8.1. Maileguetan bokalartekoa ahoskatzea hobesten da hizkera zainduan (hala nola: sexua seksua, taxian taksian, faxez faksez). Hitz amaieran oso gutxitan agertzen da eta hitz bereziak dira. Horietan ere [ks] ahoskera egin daiteke.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Kontsonante bilkurak 6. Ahoskera zaindurako ere ez adberbioaren ondoren ondorengo kontsonantea (aditz formen hasieran agertuko dena) ahoskabe ebaki behar da (hala nola ez da: ezta). Ez adberbioaren ondorengo kontsonanteak ere ahoskabe ebakitzea hobesten da (hala nola: ez gara: ezkara; ez bada: ezpada). Hortik kanpo ere eta ahoskeran biltzen diren guztietan ahoskabetzea onargarria da hizkera maila zainduan ere. 7. Ahoskera zaindurako ere ez adberbioaren azkeneko kontsonantea eta ondorengo (aditz formen hasieran agertuko dena) batera ebaki behar dira afrikatua osatuz (hala nola: ez zara: etzara; ezzetozela: etzetozela; ez zenion: etzenion; ez zuen: etzuen). 8. eta Letra bilkura horietako zistukaria () afrikatu () egin ohi da euskaraz (hala nola unibertsitate, Frantzia, faltsua). Hitz mugan ere ordezkatze hori egiten den euskaretan afrikatzea onartzen da ahoskera zainduan (hala nola esan zuen: esantzuen; eman zion: emantzion). 9. Ahoskera zaindurako ere ez adberbioaren ondoren kontsonantez hasitako aditz formak agertzen direnean, euskara batzuetan ez da ahoskatzen. Ahoskera zaindutzat hartuko da horrelakoetan ahoskatzea eta baita ez ahoskatzea ere (alegia, ez naiz: eznaiz edo enaiz; ez luke: ezluke edo eluke; ez haiz: ezaiz edo ehaiz).
1 Adibideetan hitzen forma ortografikoa letra etzanean agertzen dena da: jateko yateko. Bigarren formak ahoskera adierazten du. Batuaren ortografian ez dauden ikur batzuk erabili behar izan dira ahoskera islatzeko: <>a azken kontsonante hori);: sabaiaurreko ahostuna (Lekeitioko ogi : letrarenahoskera sabaikaria adierazteko gardentasunaren izenean eta askotan egiten den-[x] belarrarekiko loturaren haustea grafikoki nabarmentzeko; [x]igurzkari belarra da (gazt. jamón hitzaren lehen kontsonantea).
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Fonetika (Laburpena) Zenbait fenomeno kontsonantiko: Euskalki guztietan ez partikula jartzean gertatzen diren elkarketak: ez dakit-eztakit; ez nabil-enabil; ez luke-eluke; ez gatoz-ezkatoz; ez badator-ezpadator, etab. -k + b- > p: (euskalki guztietan ezaguna bada ere, bizkaieraz maiztasun handiagoa du): inork (b)ere ez-iñopez; nik baino-nipaño; neupez; zeupakarrik Berdin gertatzen da beste kontsonante batzuetan ere: zeuk dakizuzeu(k)takizu; ederrak daude-ederra(k)taude Hitz bukaerako kontsonanteak ez dira inoiz galtzen: bosturte; (h)amabost(h)ilabete; are gutxiago hurrengo hitza bokalez hasten bada. Beraz, ez esan inoiz bos urte,(h)amabos(h)ilabete, bos ikasle... Ziztukariak: z-ak eta ts-ak Bizkaian eta Gipuzkoako toki batzuetan ez dira ondo ahoskatzen, eta s/z eta ts/tz bikoteak berdindu egiten ditugu. Bustidurak: ll ahoskatu nahi eta ezin: Beti esan digute -i baten ondoren -n eta -l fonemak busti egiten direla eta, hortaz, -ñ eta -ll ahoskatu behar ditugula. Bustidura horiek automatikoak izaten dira Bizkaiko hizkera askotan (gipuzkeraz ere horrela gertatzen da), eta horrela, -i baten ondoren, n,l,t,z eta s kontsonanteak busti egin daitezke: -i+n=iñ: min(a)>miñ(a), baino>baño, oñetakoak, hagiñak, sorgiña -i+l=ill: mutil(a)>mutill(a), maila>malla, makilla, fralle, illun, katillu -i+t=itt: aita>aitte, aittitte, e(g)itten, eba(g)itteko, itto, zaittu; (kostaldean itt>itx ere bihur daiteke: aitxitxe, eitxen, itxo) -i+z=ix: goizean>goxean, axe(a), gixona, e(g)ixu, elexa, ixetu... -i+tz=(i)tx: gaitz(a)>gatx(a), bakotxa, atx(a), aitzur -iñddaba, iñddarra, (h)illdda..., ondoko d ere bustita dago. Bustidura edo palatalizazio horiek oso zabalduta daude, Bizkaian eta Gipuzkoan batez ere, baina badirudi gaurko gazteentzat oso zaila dela -llahoskatzea. Aspaldi honetan, ill ahoskatu nahi izateagatik, euskaraz arrotza den yeismoa zabaltzen ari da: mutiya, iyargia, iyun, langiye, dabiyela, zebiyen, miya, makiyaren biya, oso zaya da, (bizkaitarrok saia entzunez gero, putrea ere uler dezakegu), bigarren mayan,...(bigarren mayan dagoela dioenak, zer esan nahi du? bigarren mahaian ala bigarren mailan?) Egia da Gipuzkoan eta Bizkaiko leku askotako hizkeretan, batez ere, bustidurak automatikoak dira, baina Arratian, Galdakaon, Larrabetzun, Zeberion, Lezaman eta inguru horietan guztietan, -in eta -il kasuetan, ia ez da bustidurarik agertzen: (h)aginetako mine, arinago, mutile, makile, okile, morokile, ilun, katilu (Txorierrin), nabilenean, dábilela . . . Zergatik ez irakatsi umeei, irakurtzen hasten direnean, idazten den bezala irakurtzen? Haurrei irakurketa erraztu egingo genieke eta hori ere oso
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
ahoskera jatorra da, Lapurdin eta Nafarroako zenbait lekutan ere, Bizkaiko mendebaldekoon eran, mutila, makila, mila, langileak, ilun, ilea, ilargia... esaten baitute.
Azentua Euskaldun zahar gehienentzat euskaldun berri askoren hizkera garbia da, landua, baina bada belarrira txarto jotzen duen zerbait, artifiziala den zerbait. Zerbait hori, askotan, azentua izan daiteke. Baina, ba ote dago euskaraz azenturik? Euskaraz ez da azenturik idazten, baina! Horrela, bada, euskaldun berri askok, belarriz barik, irakurriz ikasi behar izan dutenez (meritu ikaragarria, horratio!), azentuaren kontu hori ezin izan dute inoiz ondo ikasi. Ez zaio garrantzirik eman: euskaraz ez dago azenturik esan eta kito! Euskaraz badago azenturik! Batzuetan oso azentu markatua gainera. Arazoa zein da, beraz? Bada, toki guztietan azentua ez dela berdina eta, gainera, oraindik ondo ikertu gabeko zerbait dela. Egia da bizkaierazko azentua, adibidez, ahula dela, gipuzkerazkoa bezalaxe: zaila izaten da batzuetan azentua ala esaldiaren entonazioa ote den jakitea. Gai honetan ezin sakon daiteke, oraindik behintzat, besteak beste oraindik ere puntu ilun asko daudelako. Hala ere, zenbait datu ematea interesgarria izan daiteke: Oro har, esan daiteke, bigarren silaba izaten dela gehienetan azentua duena. Bigarren azentu bat ere (oihartzunezkoa) ager daiteke azken silaban, azentu-unitatea luzeagoa baldin bada. Hitz pareak: Zenbait hitz azentuari esker bereiz daitezke. Singularra eta plurala: Zenbait tokitan azentu bidez bereizten ei dira, pluraletan azentua lehen silaban agertzen baita. Bizkaiko hizkera batzuetan, adibidez. Dena dela, hau ez da hizkera guztietan beti hain garbi ikusten. Erakusle eta izenordainetan, ordea, bai, pluraletan azentua lehen silaban ahoskatu behar da EZ eta BA adizkiari loturik agertzen dira, kontsonante elkarteetan ez ezik baita azentu aldetik ere: eztAkit, enOa, eztAkar, enAbil, ba(d)Akizu, badAtor, banOa... bAdator, bAdakizU eta horrelakoak, berriz, baldintzak lirateke. Azentua aditzetan Aditz nominalizazioak azentua mantentzen du, oina silaba bakarrekoa bada: sAl(du): sAltzea, sAltzen, sAltzera, sAltzeko, sAltzean. . .
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
hAr(tu): hArtzea, hArtzen, hArtzera, hArtzeko, hArtzean. . . Aditz oina bi edo silaba gehiagokoa baldin bada, azentua bigarren silaban eta bigarren mailako beste azentu bat azkenean: ikUsteA, erAkusteA, erAkustekO...
Adizki trinkoetan azentua lehen silaban joaten da, BA aurrizkiarekin bat eginda dagoenean batik bat. Beraz: badAukat, badAukazu, badAuka, badAukagu, badAukazue, badAukate, badAkit, badAkizu, badAki, badAkigu, badAkizue, badAkite Hitz markatuak Euskaraz azentua gehienetan bigarren silaban ebakitzen da. Alabaina, badira arau hori hausten duten hitz batzuk. Hitz horiei hitz markatu deritze. Hitz horien zerrenda osoa ematea zaila eta luzeegia litzateke. Bestalde zenbait zalantza ere izan daitezke, gure inguruko euskalkietan, bizkaieraz eta gipuzkeraz, era desberdinetara ahoskatzen baitira hitz batzuk: sEmea(G)/semEa(B), kAlera(G)/kalEra(B), pAkea(G)/bakEa(B), etab.
AHOZKO AZTERKETA ( EGA azterketan erabili ohi izan dena) Eskaintzen diren bi gaietatik bat aukeratu eta horretaz mintzatzea, honako alderdi hauek neurtzen direlarik: a) Idatzizko hizkuntza-eredu zuzenetik hurbil dagoen hizkera-moldea erabiltzeko gaitasuna. ( Aurretik idatzizkoa egon baldin bada.) b) Azalpenak hizkera landuan, erregistro landuan emateko gaitasuna. etxeko edo lagunarteko hizkerak ez dira nahikoa. c) Azalpenen egokitasuna eta zehaztasuna. berba egitea ez da nahikoa, bete lana ekiditu.. Azterketariak mintzamolde egoki eta zehatza erabiltzeko gai ote diren neurtu nahi dute aztertzaileek. d) zuzentasuna, egituren eta ahoskeraren aldetik. Egitura traketsak, gramatikalak ez direnak, edo ahoskera traketsak penalizatu egiten dira. Hona hemen aztertzaileek kontuan hartzen dituzten alderdiak:
Azterketaren zati hau gainditzeko, azterketariak euskal giro batean normaltasun osoz, komunikazioari trabarik egin gabe, parte hartzeko gauza dela frogatu behar du. Beti ere kontuan izaten da hiztun guztiek ez dutela hitz-jario eta etorri bera: batzuek beste bazuek baino moteltxeago hitz egiten dute. Honek ez du, berez, nota jaisten. Euskaldun berriek abiadura gutxiagoz hitz egitea harritzekoa ez bada ere, entzuteak eta haria jarraitzeak ez lukete aztertzailea ernegarazi behar. Beraz, abiadura minimo bat ere eskatzen da, zein den esatea oso zaila gertatzen bada ere. Ezin dugu ahaztu batzuetan EGA lanpostu baterako giltza dela: ahozko azterketa hau erraztea baino gehiago sendotzea da helburua, EGAdun bihur daitezen benetan euskaraz gai direnak.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Bestalde, hitz egitearen zuzentasuna oso kontuan hartzen da. Aberastasunari ere begiratzen zaio (hiztegia, egiturak, lotura logikoa). Ahozko azalpenaren ariketan, ikasleek nahitaez eskaintzen zaizkien gaietariko bati buruz hitz egin behar dute: ezin dute beste gai bat aukeratu. Hitz egitean, gaiari ongi dagokion zerbait esatea eskatzen zaie: ez da nahikoa edozein gairi buruz berba egitea. Laburpena egitean, azterketariak bete behar duen lehenbiziko baldintza da irakurtzeko eman zaion testuaren mamia funtsean ongi jasotzea. ariketen helburua da azterketariaren ahozko mintzamena neurtzea: beraz, aztertzaileak ahalik eta gutxien hitz egiten du, azterketaria moztu gabe.
Hona hemen bereziki kontuan hartzen diren zenbait akats:
Ergatiboa gaizki erabiltzea. Okerren bat barkatzen da, baina behin eta berriro huts eginez gero, aski da, besterik gabe gutxiegi izateko. Aditzaren komunztadura: behin eta berriro *liburu batzuk erosi nuen eta antzekoak erabiltzen dituenak gutxiegi jasoko du. Noizbehinkako akatsa bada, barkagarri izan daiteke. Aditzak gaizki erabiltzea: *kalean ikusi dit (ikusi nau-ren ordez) edo * amak eman nau (eman dit-en ordez) edo * edozein momentuan etorri lezake eta antzekoak, behin baino gehiagotan erabiliz gero, gutxiegi emateko arrazoi dira. akats hauek bakanak badira, puntuak gutxitzeko indarra izaten dute. * Esango banioke (banio-ren ordez) edo * pozik joango nintzen (nintzateke-ren ordez) eta abar ere oso kontuan hartu behar dira, aurreko hutsegiteek adinako pisua ez badute ere. Dena den, nolako aditzaberastasuna duen ere kontuan hartzen da: iraganeko formak, adibidez, edo forma sintetikoak, ahalezkoak eta abar erabiltzen diren ala ez neurtuko da.
*Ezagutzen dut neska bat han bizi dela (dena-ren ordez) eta antzekoak behin baino gehiagotan esanez gero, gutxiegi jasoko du azterketariak. -ELA eta -EN batez ere zehargalderak hartuko dira kontuan. Lapsusak-edo barkatzen dira, baina behin baino gehiagotan gertatuz gero, besterik gabe gutxiegi. BA- eta -EN nahastea: *Ez dakit etorriko bada. Elkar, ere, bere burua eta abar nola erabiltzen diren ere kontuan hartuko da. Lexikoa: irakurtzeko eman zaion testuan ohikoak ez diren hitzak agertzen badira, hitzok nola esaten dituen ere begiratzen da, hiztegiaren aberastasuna neurtzeko bidea izan baitaiteke hau.
Baina azterketaria behin huts bat eta gero beste bat, desberdina, eta geroxeago beste bat eta horrela badabil, huts bakoitza sistematikoa izan ez arren, aski da gutxiegi jartzeko. Azterketariak badu bere azalpena grabatzeko aukera eta erreklamaziorik balego, aztertzaileek erabil dezakete hura, huts-orriarekin batera, kalifikazioa ebazteko. Dena den, Hezkuntza Sailak ez du zinta itzultzen.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
MINTZAMENA LANTZEKOA HAINBAT ARIKETA EREDU
.- MINTZALDIAREN PRESTAKETA. .- MAHAI INGURUAREN ERAKETA. .- SUKALDE ERREZETA BATEN AHOZKO AZALPENA. .- DIAGRAMA ETA GRAFIKOEN AHOZKO AZALPENA. .- INFORMAZIO ESKAERA ADMINISTRAZIOAN. .- IRRATSAIOAREN PRESTAKETA. .- ELKARRIZKETA. .- KONTAKETA. .- SOLASA. .- AZALPENA. .- DEBATEAK. .- INKESTAREN AZALPENA. .- EZTABAIDA. .- INTREPRETAZIOA. .- ARGAZKI BATEN AHOZKO IRUZKINA 200
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
MINTZAMENA LANTZEKO HAINBAT ARIKETA EREDU
MINTZALDIAREN PRESTAKETA Ariketa hau, egokia izan daiteke hizkuntzatan arazoak dituzten ikasleekin planteatzeko. Ariketa honen helburua jende multzo bati ideiak eta iritziak garbi eta era ordenatuan helaraztea da, kateaketa logikoa erabiliz. Jendeaurrean hitz egiteko beharrezkoa dira nolabaiteko ikaskuntza egitea eta zenbait teknika ezagutu eta erabiltzea. Ahozko azalpena prestatzeko ezinbesteko elementua da gidoia. ( Ikus azalpena egiteko taula). 1.- Ikaskideen aurrean egiteko ahozko azalpen bat prestatuko duzu. Aukeratu gai bat honakoen artean:
Hirugarren munduko etorkinak gure gizartean. Elbarriak eta hirietako oztopo arkitektonikoak. Edertasun-ereduak eta anorexia. ...
.- Presta ezazu gidoia, taulan agertzen den egiturari jarraituz. ( Hemen ikaslearen tipologia kontuan harturik erabil dezakegu ondoren gehitzen dugun taula edo material honetan “azalpena egiteko taula” eredua.
ATALAK Izenburua
Garapena
Ondorioa
ZEREGINA Gaiaren aurkezpena, ikuspegi orokorra emanez. Azaldutako ideien antolamendu ordenatu eta zehatza. Ideiak ordenatzeko, aukera bat baini gehiago duzu: Ideiak logikoki antolatu, argudioak kateatuz. Garrantziaren arabera antolatu: ideiak nagusiak hasieran, eta gero bigarren mailakoak. Kronologikoki antolatu, datu zaharrenetatik azkenera. Aztertutako puntuen arteko antzak eta desberdintasunak. Azaldutako ideia eta iritzien laburpena.
Ahozko azalpenbat egiterakoan, ahotsa garrantzi handiko elementua da: .- Argi eta zuzen ahoskatu. .- Erritmo egokia: ez bizkorregi ez mantsoegi. .- Esaldiak osorik esan, bukaerak moztu gabe. .- Tonua aldatu ideiak azpimarratzeko, zatiak bereizteko.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
.- Isiluneak estrategikoki erabili. Baina jendaurrean hitz egiten jakiteko, besteei entzuten eta haien esanak epaitzen jakin behar da.
2.- Ikaskideek beren ahozko azalpena egiten bitartean, bete ezazu ondoko ebaluaketafitxa:
Behatutako alderdiak Argi eta garbi entzuten zaio. Entzuleen arreta piztu du eta eutsi egin dio. Baieztapenak, adibide eta datuekin hornitu ditu. Lasai eta poliki hitz egin du. Tresna lagungarriak erabili ditu: irudiak, grafikoak... Epearen barruan bukatu du.
BAI
EZ
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
MAHAI INGURUANREN ERAKETA Mahai inguru bat eginez, honako helburuak bete daitezke: .- gai batekiko interesa sortu. .- gai bati buruzko informazioa eta iritziak eskainiz, ikuspegi zabalagoa ematea. Hizlariak honako alderdiak izan behar ditu kontuan mintzatzerakoan: .- Argi eta garbi mintzatu. .- Ikasleek gaiaz duten jakite-mailara egokitu. .- Iritzi trukaketak arina izan behar du, eta ez formalegia. Zenbait bide badira gai baten inguruan dauden iritziak plazaratu eta ezagutzera emateko. Mahai ingurua horietako bat. Mahainguru bat gauzatzeko kontuan hartu beharreko elementuak azalduko ditugu: Moderatzailea eta hizlariak. Moderatzaileak mahaingurua gidatuko du, hizlariei galderak eginez eta hitz egiteko txandak emanez. Beraien betebeharrak dira:
Mahainguruan parte hartuko duten hizlariak aurkeztu. Sarrera gisa, aztertuko den gaia labur azaldu. Solasaldia amaiturik, agertuko iritzien laburpena egin.
Garrantzizkoa da hizlariek aurrez-aurrez jarrita egotea, alde batean iritzi batekoak eta beste aldean bestekoak jarrita. Irudian agertzen enaren antzekoa izan daiteke kokapena.
MODERATZAILEA ALDE
KONTRA
IKASLEAK
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Jorratuko den gaiaren eskema. Mahainguruan parte hartuko dutenek gaiari buruzko ikuspegi eta eztabaidagaiak zehaztuko dituzte, ideia nagusiekin eskema bat osatuz. Mahaingurua eskema horri jarraituz egingo da, eskeman zehaztutako ideiak dauden ordena aztertuz. Iraupena zehaztu. Parte hartzaile guztiek epearen berri izan behar dute, mintzaldia neurtzen lagunduko baitie. Bederatziko ? taldeak egin eta antolatu 45 minutuko mahainguru bat azalpenean zehaztutako urratsei jarraituz. .- Gaia aukeratzeko, zenbait gai proposatu ikastaldean eta gustukoena hautatu. .- Hizlariak eta moderatzailea aukeratu eta lekua egokitu mahaingururako.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
SUKALDE ERREZETA BATEN AHOZKO AZALPENA Helburua: Jarraibide testu bat idatzi eta sukalde errezeta bat ahoz azaltzeko gai izatea eta jateko ohiturei buruzko hausnarketa. Ebaluaketa: jateko ohitura osasungarri azaltzen duen sukalde errezeta bat idatzi eta ahoz ematea. Sukalde errezeta batean jaki bat prestatzeko instrukzioak ematen dira. Instrukzio horien berezitasuna hauxe da: elaborazioarako urratsak era kronologikoan eman eta aurkeztu. Ordena kronologikoak jakiaren elaborazioa pausoz pauso egiteko aukera ematen du. Ahoz azaltzeko orduan alderdi gehiago hartu behar dira kontuan, azalpenaz gain berau osatzeko duten elementuak ere garrantzi handikoak baitira. Ahoz eman aurretik urrats batzuei jarraitzea komenigarria da, azalpenari gorputza emango baitiote: .- Helburuak zehaztu: aldez aurretik zera finkatu behar da: sukalde errezetaren ahozko azalpenak duen helburua.
Gure azalpenean, intxaur-saltsaren errezeta emango dugu. Bi helburu lortu nahi dugu: lehena, jakia prestatzen gidatu eta bigarrena, elikadurari buruzko hausnarketa egin.
.- Azalduko diren edukiak zehaztu, finkatutako helburuak gogoan hartuz. Hauek dira landuko ditugun edukiak: Intxaur-saltsa egiteko beharrezko diren osagaiak. Intxaur-saltsaren elaborazioa. Prestatu beharreko jakiaren balio nutritiboa.
.- Ahozko azalpenaren eskema prestatu: Sarrera-hitzak: ahozko azalpenaren aurkezpen orokorra. .- Errezetaren inguruko bitxikeriak. Sukalde errezetaren azalpena. .- Osagaiak zehaztu .- Prozedura urratsez urrats erakutsi.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
.- Ahozko azalpena osatuko duten baliabide lagungarriak prestatu: Sukalde errezetaren prestaketa aldez aurretik egin daiteke eta bideoz grabatu. Beste aukera bat da diapositibak ateratzea izan daiteke; diapositibak ikusteko proiektorea eta pantaila beharko lirateke.
Osagaiak 4 pertsonentzat: 250g. intxaur azalik gabe, 250 g. azukre, kanela-zotz bat eta bi litro esne. Prozedura: .- Intxaurra zehatu. .- Lapiko batean litro bat esne, kanela-zotz batekin irakiten jarri. .- Irakiten hasten denean azukrea bota. .- Apurka-apurka beste litro esnea gehitzen joan arrozesnearen lodiera hartu harte. Horretarako 2 orduz egon behar du egoste.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
DIAGRAMA ETA GRAFIKOEN AHOZKO AZALPENA.
Ahozko azalpena eman baino lehen aldez aurretiko lana egin behar da. Hona lan hori urratsez urrats egiteko jarraitu beharreko pausoak. .- Diagrama edo grafikoan azaltzen diren datuak behatu. Behaketaren ondoren, datu guztiak ulertu behar dira eta bakoitzak ematen duen informazioa bereiztu. Ondoren, zuk zeuk sortuko duzu azaldu beharko duzun barra diagrama. Horretarako, hurrengo urratsei jarraitu. .- Aztertu ondorengo datuak: hemen, eustateko datu basea erabiliz gai desberdinak eman diezoizkiokegu aztertzeko. Hona hemen guk aukeratutako bat:
Hizkuntza ofizialen erabilera Euskal Herrian DBH1. ( Eustateko unitate didaktikoa)
1.- Unitate didaktiko horretatik deskargatu lehendabiziko bi atazak eta bertan agertzen diren datoak arretaz aztertu eta plantetzen zaizkizun galderak erantzun. 2.- Saia zaitez jasotako datuekin diagrama bat egiten. 3.- Nahi izanez gero lan hau informatika gelan ordenadoreetaz baliatuz egin dezakezu. .- Prestatu azalpenaren gidoia. Honako egitura izan dezake.
Sarrera: grafikoa edo diagrama aurkeztu, bertan agertzen den gaia hitz gutxitan azalduz. Ideien garapena: datuak antolatu eta banan-banan azaldu. Ondorioak: datuei buruzko hausnarketak adierazi.
Grabatu azalpena eta egin autoebaluaketa azpiko taulari jarraituz. Ikaskideei entzunarazi, haien iritzia jasotzeko. Ebaluatzeko alderdiak
Iritzia Zatiak, esaldi garrantzitsuak tonuarekin markatu ditu…
Ahotsaren tonua Etenak
Datuak bereizteko etenik egiten den…
Azalpenaren argitasuna
Datuak argi azaldu diren…
Gogoratu ahozko azalpena ematerakoan kontuan hartu behar direla : Ahotsa Keinuak. Lokailuak: ideiak, datuak eta gainerako atalak.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
INFORMAZIO ESKAERA ADMINISTRZIOAN Edukiak: ahozko informazio-eskaera administrazioan. Helburua: administrazioan informazioa eskatzeko gai izatea. Ebaluaketa: Ikaskide bati informazioa ahoz eskatu, administrazioko funtzionari baten aurrean dagoela antzeztuz. Sarritan erakunde publikoetara jo behar izaten dugu informazioa eskatzera. Batzuetan aurrez eskatzen dugu eta beste batzuetan telefonoz. Baina bai batean zein bestean ere gai bati buruzko informazio zehatza ezagutu nahi dugu. Zehaztasuna litzateke, beraz, era honetako elkarrizketen ezaugarria. 1.- Bikoteak egin hurrengo egoerak ahoz adierazteko. Zure lurraldeko Foru Aldundiak beka baterako deialdia egin du. Bekak udako hilabete bat Dublinen pasatzeko aukera ematen du. Informazio gehiagorik ez daukazunez, Foru Aldundiko Kultura Sailera zoaz galdetzera. Gai horretaz arduratzen dena izango duzu solaskide.
Zure herriko udalak zerrenda batzuk zabaldu ditu asteburuetan irteerak egin nahi dituzten gazteentzat. Irteera bakoitzean ehuneko zerbait ordaintzen omen dute. Prezioaz, irteera egunaz eta abarrez informazioa jakin nahi duzu eta udaletxera zoaz. Informazio-bulegoan dagoen idazkariak horren berri emango dizu. .- Egoera bakoitzean nork zer egingo duen erabaki. Komenigarria litzateke bakoitzak paper biak egitea: informazio eskatzera doan gaztea eta informazioa ematen duen administrazioko langilea. Adib: Gaztea: -Egun on! Administrazioko langilea: -Baita zuri ere. Zerbaitetan lagun zaitzaket? Gaztea: Bai, mesedez. Beka bati buruz galdetzera nator. Irakurri dut Dublinen hilabeteko egonaldia egiteko aukera ematen duela baina baldintzak ezagutu nahi nituzke.
.- Iritzia eman alderdi hauei erreparatuz: Ahotsaren tonua Hitz-jarioa Keinuak Hitz egiteko era
Tonua bizia erabili duen, galdera esaldiak zuzen adierazi dituen... Jariotasunez hitz egin duen edo etenak eginez... Naturalak, gehiegizkoak... izan diren. Argia izan den, makulu-hitzik erabili duen...
GALDERA-ERANTZUNAK ZEHATAZAK IZAN BEHAR DUTE.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
IRRATSAIOAREN PRESTAKETA Edukiak: irratsaio baten prestaketa. Helburuak: irratsaio bat prestatu, irratsaio motak identifikatu eta albiste bat kontatzeko gai izatea. Ebaluaketa: Albiste motak zein bere definizioarekin lotzea. Irratsaio-motak eta ezaugarriak behatuz, iritziak zabaldu. Irratsaioa, prentsa eta telebista, bakoitza bere ezaugarriekin, informazioa ematen diguten hedabideak dira. Irratiz emandako mezuek, esate baterako, prentsa idatzi bidez emandakoekin erkatuz gero, bi bereizgarri dituzte: .- berriak azkarrago edo lehenago ematen dira. .- erraz entzun daitezke edozein unetan eta edozein lekutan. Irratsaio-mota ugari daude eta bakoitzak informazio desberdina eskaintzen du. Hona hemen entzun daitezkeen irratsaio- mota batzuk: Irratsaio-motak
Ezaugarriak
Informazio saioak Ardatza albistea da. Era askotako saioak sartzen dira sail honetan: erreportaia, mahai ingurua, elkarrizketa, eztabaida... Kirol saioak
Kirolarekin zerikusia duten berriak ematen dira, baita partidu zein bestelakoen zuzeneko emankizunak.
Dramatikoak
Kultur ekitaldien emankizunak sartzen dira sail honetan. Esate baterako, ipuin-kontaketa, poema-errezitalak...
Saio kulturalak Saioak bi ardatz nagusi izan ohi dituzte: informazioa eta formatiboak. entretenimendua. Entzuleen partehartzea ere izaten da.
eta
Irratia entzuteko hedabidea denez gero, ahotsa oso elementu garrantzitsua da. Izan ere, ahotsak mezua adierazteko modua baldintzatzen du eta baita jasotzeko ere. Hona hemen, ahotsarekin zerikusia duten zenabit alderdi:
Intonazioa: ahotsaren tonua. Tinbrea: soinu bereizgarri. Erritmoa : hizkeraren, bizitasuna, isiluneen eta hitzen konbinazioa. Bolumena: soinuaren indarra edo intentsitatea.
Irratiko esatariarentzat ahotsa zaintzea funtsezko ardura den bezalaxe, geure eguneroko harremanetarako tresna ere bada. Horregatik guztiagatik, saiatu egin behar dugu tonua jaso gabe hitz egiten argi ahoskatuz eta, solaskidearekiko adeitasuna erakutsiz.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
1.- Hiruzpalau laguneko taldeak egin eta irrati-katea desberdinetako programazioa arretaz aztertu. Talde bakoitzak irrati-katea bat entzun dezake, irratsaio motak identifikatuz. Entzuten duzuen saio bakoitzeko honelako fitxa bat bete dezakezue. Irratsaio-mota: magazina. Irratsaioaren izenburua : « Grafiti ». Irratsaioaren iraupena : 4 ordu, arratsaldeko 16 :00etatik 20 :00ak arte. Saioa emititzen duen irrati-katea : Radio Euskadi. Irratsaioaren egitura: irratsaioaren hasieran egunkari buruzko bitxikeriak kontatzen dira. Gero, gai desberdinei buruz aritzen dira kolaboratzaile adituekin. Astelehenetan sexua, harremanak..., astearteetan interes handiko gaiei buruz aritzen dira profesionalen laguntzarekin, asteazkenetan osasuna, ostegunetan internet, blogak..., Ondoren kaleko elkarrizketak eta bukatzeko musikari eta zineari tartetxo eskaintzen zaio azken estrenaldiak zeintzuk diren eta nolako harrera izan duten komentatuz. Entzuleei ere, telefonoz partehartzeko aukera ematen zaie. 2.- Aurreko jardueran aritutako lan-taldeak eratu irratsaio bat prestatzeko. Urrats hauei jarraitu: Saio mota aukeratu. Saiorako izenburua. Sintonia sortu edo aukeratu. Saioaren edukiak zehaztu.Herriko albisteak, gai baten inguruko eztabaida saioa; elkarrizketak ( gonbidaturen bat eraman edo kaleko jendeari egin ahal diozue gai bati iritzia eskatuz); musika, atalen arteko tarteak egiteko erabili; agenda, aste barruan egongo diren ekitaldi eta bestelakoak aurkezteko tartea. Taldekideen artean zereginak banatu, bakoitzak zein lan egingo duen erabakiz. Zinta batean edo bideoz grabatu eta ikasleei jarri.
3.- Saio bakoitzari buruzko iritzia eman. Ebaluazioa agiteko alderdi hauei erreparatu behar diezu: Kontuan hartu beharrekoak Iritziak Ahotsaren tonua Informazio motari egokituta edo monotonoa… Erritmoa Egokia izan da edo arinegi aritu da... Hitz egiteko estiloa Argi, lokailu egokiak erabiliz.... Hemen dituzue interneten entzun ditzakezuen irrati batzuen loturak: Euskadi irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, gaztea... http://www.eitb.com/eu/ Herri irratia http://www.herri-irratia.com/radiodirecto/reproductor_winmedia.php Tas-tas irratia http://www.tas-tas.org/euskera/ Molotof f irratia http://www.molotoffirratia.com/paginas/hasiera.html
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
ELKARRIZKETA PAUSOAK: 1.- Aukeratu egoera bat. 2.- Zehaztu hizketa gaiak. 3.- Prestatu elkarrizketaren gidoia. Horretarako kontuan hartu: Nor bezala mintzatuko zaren ( adina, izaera...). Norekin mintzatuko zaren ( haren adina, ezagutzen duzun ala ez. 4.- Zehaztu agurrak. Horretarako, lehenengo bete ezazue hurrengo orrialdeko taula. 5.- Interpretatu elkarrizketa. 6.- Elkarren lana baloratu. ZER BALORATU: 1.- Agur egokiak erabili al dituzue? Egoerari ondo doazkionak? 2.- Komunikazio egoerari dagokion hizkera erabili al duzue? 1.- Binaka, aukeratu egoera bat eta interpretatu, goian aipatutako pausoak jarraituz. EGOERAK: A.- DVDa erosteko asmotan zabiltza, eta denda batera joan zara argibide bila. .- Bata saltzailea izango da, eta bestea eroslea. .- Erosleak zer argibide nahi dituen pentsatuko du. .- Saltzaileak DVDari buruzko ezaugarriak bilduko ditu: zer den, zer ezaugarri dituzten, zer aukera dagoen, zer alde dagoen batetik bestera... B.- Nekazari bat tomatea biltzen ari da baratzean, eta herritar bat hurbilduko zaio. Hizketan hasi dira uztari buruz: .- bata nekazaria izango da, eta bestea paseatzera irten den herritarra. .- Herritarrak pentsatu beharko du zer galdetuko liokeen nekazariari. Kontuan izan, baserritarrak ere ondo ezagutu behar duela baratzeko lana: uzta ona ala kaskarra izan den, azkar edo berandu datozen, gaitzik izan den, etxerako edo saltzeko egiten duen...
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
AGURRAK: Nola agurtuko dute elkar? Zehaztu. “A” EGOERA
HASIERAKOA
BUKAERAKOA
HASIERAKOA
BUKAERAKOA
DENDARIA
BEZEROA
“B” EGOERA NEKAZARIA
BISITARIA
2.- Aukeratu honako gai hauetariko bat, idatzi gidoia bi minututan eta gero, azaldu beste bi minututan: aldizkaria, internet, ehiza, gustuko bidaiak...
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
KONTAKETA PAUSOAK: 1.- Idatzi gidoitxo bat. 2.- Kontakizuna nola amaituko duzun pentsatu. Adibidez: .- Orain,.............................................. ikusten dudan bakoitzean harekin gogoratzen naiz. 3.- Kontakizuna ikaskideari kontatu. Saiatu entzuleen arreta erakartzeko formulak erabiltzen. Adibidez: .- Benetan xelebrea izan zen gertatu zitzaiguna! .- Ez duzue sinestuko zer gertatu zitzaigun... .- Eta ba al dakizue orduan zer gertatu zen? 4.- Taldearen aurrean kontatu. 5.- Baloratu elkarren kontaketa. ZER BALORATU? Kontakizunari egiaren antzekotasuna eman dio? Entzuleen arreta erakartzeko formulak erabili al ditu?
ADIERAZPENA 1.- “Barre algara eragiten dit:...” Jarri talde txikietan eta bila ezazue hemen –“Gaztezulo”hainbat pertsonari egindako elkarrizketatik ateratako erantzun batzuk. Gero adierazi zerk eragin dizun barrea. .- Asisko Urmeneta, marrazkilaria: “Kalean edonoren erorikoak” .- Josune Bereziartu, eskalatzailea: “Lagunei eta niri gertaturiko pasadizoek.” .- Oihane Enbeitia, bertsolaria: “Lagun batek, oratoria oan du-eta.” .- Xabi Alonso, futbolaria: “Txiste txarrek eta tontakeria txikiek” .- Nagore Aranburu, aktorea: “Gauza askok. Nire hanka sartzeek. Eguneroko gauza xeheek” KONTAKETA 2.- Gogoratu eta kontatu zeuk izandako edota norbaitek inoiz kontatutako pasadizo barregarriren bat goiko pausoei jarraituz. 3.- Aukeratu honako gai hauetakoren bat, idatzi gidoia eta ondoren, azaldu bi minututan: txisteak, kamera ezkutua, barrea.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
SOLASA 1.- Zer dakigu beste herrialdeetako kulturei buruz? a) Talde txikietan, adierazi baieztapenak egia (E) ala gezurra (G) diren. Iranen gaizki ikusita dago publikoan edo jendaurrean zintz egitea. Txinan, janaria gustuko duzula adierazteko, erabili dituzun txotxak zurrupatu egiten dira. Turkian gaizki ikusita dago agureei ozenki hitz egitea. Alemaniar bati bostekoa ( eskuineko eskua) ematen badiozu, ez ezazu ezkerreko eskua poltsikoan eduki; gaizki ikusita dago. Indian txistuka ibiltzea pozaren eta barruko barearen adierazgarria da. Islamiarrek bazkal edo afal ostean korrok egitea ez dute begi txarrez ikusten. b) Jarraitu talde txikietan eta, arduradun baten gidaritzapean, azaldu zuen iritzia. Guk nola ikusten ditugu beste herrialdeetako ohiturak? A.- Gure kulturaren ikuspuntutik begiratzen ditugu eta, geure ohituren eta bizimoduaren arabera, gutxiesteko edo goresteko joera dugu. B.-Besteen kultura errespetatzen saiatzen gara, eta beren ohiturak eta bizimodua ulertzen ahalegintzen gara. Arduradunak era honetako egiturak erabil ditzake gelaren aurrean azalpenak ematen. Adib: Taldekideok, oro har, ados gaude. Hala ere... Bi taldekide A aukeraren alde agertu dira; beste hirurak, berriz... Gehiengoak...uste badu ere, gutako batek.... pentsatzen du.
Arduradunak denon parte hartzea zaindu eta bakoitzaren iritzia bilduko du. C.- Talde bakoitzeko arduradunak jasotako iritzien berri emango du gelaren aurrean. Horrekin batera, taldearen parte hartzearen balorazioa egingo du.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
AZALPENA GIDOIA:
Nor den. Nongoa den. Gaur egun non bizi den. Aldi baterako ala betirako etorri den. Nola etorri den. Lehen aldiz gure artera etorritakoan zer pentsatu zuen. Zer amets dituen Etab.
ZER BALORATU
Informazioa ondo egituratuta azaldu du ? Ideien arteko loturak ongi egin al dituzte ?
Iritziak ondo arrazoitu al ditu ? Esperientziak azalduz edota datu edo adibide batzuk emanez osatu al du azalpena?
1.A.- Aztertu bi irudiak , aukeratu bat, eta asmatu bertan ageri den pertsonaiaren nondik norakoa goiko gidoiari jarraituz. Lehendabizi, aukeratutako kirolariari buruz informazioa bildu eta gero, azaldu ahoz. Informazioa gehiagorako klikatu hemen: Coleman edo Stevanovic.
B.- Baloratu denon artean azalpenak.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
DEBATEA
PAUSOAK:
Izendatu moderatzaile lana egingo duena. Gela bi taldetan- ikasleko puruaren arabera- banatu aurretik, bakoitza zeren alde legokeen aztertu: A taldekoen iritzia: kosta ala kosta, ospetsu izatea da helburua. B taldekoen iritzia: ospea ondo dago, baldin eta merezituz bada.
A taldekoen iritzia dutenek B taldea osatuko dute, eta B taldeko iritzia dutenek A taldea. Modu horretan, aurkakoak zer pentsatzen duen deskubritu beharko duzue. Eztabaidan hasi aurretik, talde bakoitzak bere iritzia defendatzeko argudioak zerrendatu eta besteen argudioei aurre egiteko kontra-argudioak aurrikusiko ditu. Debatea egin. Gero denon artean baloratu.
ZER BALORATU? Eztabaidagai izan den gaiari heldu al diozue? Horri buruzko iritzia ondo arrazoituta eman al duzue? 1.- Eztabaidatu famatu izatearen garrantziaz. Horretarako, jarraitu beheko pauso hauei. Eztabaidarako baieztapen batzuk, moderatzaileak erabil ditzakeenak.
Kontua ez da ospetsua izan ala ez, baizik eta ospea nola lortzen den. Garrantzitsuena ez da arrakasta, norbera egiten duenarekin gustura sentitzea baizik. Arrakasta eta ospea ez da betirako izaten. Gaur egun ospetsu izateak ezerk baino gehiago balio du, ate asko zabaltzen ditu-eta. Telebistan lan egiten duen askok ez du horretarako ikasketarik. Gehienetan ikasitakoak eta lortutako lanak zerikusi gutxi izango dute. Ikasketek prestakuntza ematen dute eta prestakuntzak lanerako ateak zabaltzen ditu. Ikastea ez da samurra, ahalegin handia eskatzen du: nota onak, familiaren presioa, ekonomi mailan ere gastu handia... Ikastea oso sakrifikatua da, eta sarritan ez du konpentsatzen.
2.- Aukeratu gai hauetako bat, prestatu eta hitz egin horri buruz bi minututan: ametsak, idoloak, autografoak.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
INKESTAREN AZALPENA 1.- Talde txikietan, egin telebista ikusteko ahituren inguruko inkesta, eta azaldu emaitzak gelan. Horretarako jarraitu beheko pauso hauei. PAUSOAK A.- Prestatu galderak. Gogoan izan:
Ordena logikoan egin behar dira. Galderak era askotakoak izan daitezke: itxiak, irekiak, aukera anitzekoa... Erantzun zehatzak nahi baditugu, galderak ere halakoxeak beharko dute. Galderek zuzenak eta argiak izan behar dute, lehen irakurketan edozeinek ulertzeko modukoak.
B.- Egin inkesta zortzi bat pertsonari. C.- Erantzunak jaso eta idatzi emaitzak.Adibidez:
..........i buruz galdetzean, gehiengoak………………….. adierazi du. Inkesta erantzun dutenen % ……….k ...................................................................... Gutxiengoa/gehiengoa dira ..................................................................................-enak.
D.- Azaldu emaitzak gelakoei.Gainerakoek baloratu egingo dute. Oharra: nahi izanez gero, azalpena grafikoz lagun dezakezue. LAGUNGARRIAK: Galderak beheko puntu hauen ingurukoak izan daitezke:
Ikasketak eta lan esperientzia. Probara aurkeztearen arrazoiak. Aurkeztu nahiko lukeen programa mota: elkarrizketa saioa, entretenimendu saioa, eguraldiaren tartea, albistegia, kirol saioak... Bera hautatzeko arrazoiak zein izan daitezkeen. Zer egiteko prest egongo litzatekeen telebista saio bat aurkezteko: ilea moztu, piercing-a kendu, tatuaiak...
ZER BALORATU Emaitzak argi azaldu dituzte? Lexikoa, ahoskera, etenak, erritmoa…
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
INKESTAREN AZALPENA Era honetako galderak egin ditzakezue, hona hemen inkesta egiteko eredu bat:
Zenbat ordu ematen dituzu egunero telebista ikusten? Zure ustez, asko al da? Gutxi?
Telebista ikusterakoan....
Gustuko ez duzuna ez ikusteko, zer egiten duzu?
Zapping-a, saioa bukatu arte. Telebista piztuta utzi eta beste zerbait egiten hasi. Telebista itzali eta beste zerbait egiten hasi.
Saioen aukeraketa egiterakoan, zer izaten duzu kontuan?
............... neuk aukeratzen dut zer eta noiz ikusi. .......... telebista aurrean jarri eta dagoena ikusten dut. ........... ingurukoek jartzen dutena ikusten dut.
Gustukoa den ala ez. Eskaintzen duen informazioa interesgarria den ala ez. Parte hartzea bultzatzen duen ala ez. Besterik.
Telebistaren mende zaudela uste al duzu?
Guztiz harrapatuta nauka, ez dakit zer egingo nukeen telebistarik gabe. Gustuko dut, baina neurria hartzen badakit. Telebista gabe ere biziko nintzateke.
2.- Aukeratu hiru gai hautako bat, idatzi gidoia eta, gero, azaldu bi minututan: telesailak, kirola eta telebista.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
EZTABAIDA
PAUSOAK 1.- Talde bakoitzean behatzaile bat izendatu. Behatzaile horrek gainerako ikaskideek darabilten hizkuntza aztertuko du; bereziki makuluen erabilera eta hiztegi aberastasuna zainduko du. 2.- Eztabaida amaitutakoan behatzaileak taldeari ondorioen berri emango dio. Eta taldearen jarduna baloratu egingo du. ZER BALORATU?
Hiztegi aberatsa erabili al dute? Makuluen erabilera zaindu al dute?
GAIA: gazte lekuetako zenbait ikastaro ez dira adinez gazte direnentzat soilik izaten. Esate baterako, informatika ikastaro batera adin guztietako jendea joan daiteke: oinarrizko ikasketak bukatu berri dituen gaztea, bere burua hobeto prestatu nahi duen langilea, jubilatu bat...
IRITZIAK:
A.- Gazte lekuak gazteen bilgune izan behar du, eta bertan antolatzen diren ekimenek gazteen eskakizunei erantzun behar diete. Beraz, ez lituzkete adin guztietako jendearentzat antolatzen diren ikastaroak gazte lekuetan antolatu behar.
B.- Gazte lekuak gazte sentitzen diren guztientzat dira, ez dira adin jakin batera mugatzen. Bertan antolatzen diren ekimenak pertsonen heziketa zabaltzea eta aberastea dute helburu.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
INTERPRETAZIOA PAUSOAK
Jarri binaka eta prestatu elkarrizketa: bata guraso modernoa izango da eta bestea semealaba kezkatua. Pentsatu zein egoeratan girotu: .- kalean, etxean, oporretan...
Erabaki zein tonutan mintzatu: .- lasai, haserre, humoretsu...
Tratamendua zehaztu: seme-alabak gurasoari eta gurasoak seme-alabari nola hitz egin. Grabatu elkarrizketa eta, gero, gelan entzun eta baloratu denon artean bikote bakoitzarena.
ZER BALORATU?
Sinesgarritasunik izan al du interpretazioak (tonua, hizkera...)?
1.- Aztertu egoera hau, asmatu elkarrizketa eta grabatu.
EGOERA:
Zure aita/ama, orain artean ez bezala, bat-batean, zure adinekoen artean modan dagoen arropa janzten hasi da. Zuri hasieran gustatu egin zitzaizun horrela ikustea, gaztetuta-edo ikusi baitzenuen. Baina, gero eta arropa ausartagoak janzten ditu, eta lotsa ere sentitu izan duzu. Beraz, berarekin hitz egitea erabaki duzu.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
DEBATEA PAUSOAK
Izendatu moderatzaile lana egingo duena. Gela bi taldetan banatu. Talde bakoitzak bere iritzia defendatzeko erabiliko dituen argudioak prestatuko ditu. Eta beste taldearen argudioei aurre egiteko kontra argudioak ere. Debatea egin eta grabatu. Grabazioa aztertu eta baloratu, denon artean, debatea , beheko taulan egiten diren galderei erantzunez.
ZER BALORATU?
Argudio eta kontra argudio pisutsuak erabili al dituzte? Moderatzaileak ongi egin al du lana? Zer hobetu zezakeen?
MODERATZAILEAREN ZEREGINA
Debatearen sarrera prestatu eta egin. Debatean parte hartuko dutenei hitza eman eta denbora neurtu. Debatearen tonua zaindu, batez ere elkarren ideiak errespetatzen direla bermatuz. Tarteka galdera batzuk edota baieztapen batzuk egin eztabaida pizteko. Gaiari heltzen dioten ala adarretatik dabiltzan zaindu.
GAIA: Adin txikikoek gurasoen baimena behar dute piercing-a jartzeko. Ados al zaudete horrekin? Eztabaidatu goiko pausoak jarraituz.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
ADITUEN ARTEKO DEBATEA PAUSOAK
Egin 6-8 pertsonako taldeak eta izendatu moderatzailea. Erdiek A taldea osatuko dute, eta beste erdiek B taldea. Azken horretan, erabaki bakoitza zer izango den: naturopata, homeopata... Prestatu debatea. Horretarako: .- Bakoitzak sarreratxo bat prestatuko du bere ideiak azalduz. Sarrera prestatzeko, aditu bakoitzak hartuko duen rolaren inguruko informazioa lortu. Adibidez: zer abantaila ditu?, zer desabantaila ditu?, etab. .- Pentsatu, adituen paperean jarrita, nola hitz egingo duzuen: hiztegia, tonua, erritmoa...
Mahai ingurua egin eta grabatu. Amaitzeko, denon artean elkarren jarduna baloratu, beheko taulan eskaintzen ditugun puntuak kontuan hartuz.
ZER BALORATU?
Hizkuntza egokia erabili al da ( formala, jasoa, aberatsa, teknikoa...)? Erritmo egokian hitz egin al da? Hitz egiteko txandak errespetatu al dira? ...
ZER EGIN 1.- Presta ezazue debatea goian adierazten diren pausoei jarraituz. GAIA: gaixotasunak nola sendatu? Parte hartzaileak: gizakion osasuna zaintzeko lanetan diharduten hainbat aditu, bi taldetan banatuta: A.- taldea: medikuntza konbentzionalaren aldekoak. B.- taldea: medikuntza alternatiboaren aldekoak ( naturopatak, homeopata, akunpuntorea, iridiologoa...).
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
ARGAZKIN BATEN AHOZKO IRUZKINA EDO KOMENTARIOA Edukiak:argazki baten ahozko iruzkina edo komentarioa. Helburuak: Argazkiaren azterketa egin eta ahozko iruzkinak burutzeko prestatu. Ebaluaketa: gelan jarritako diapositiba batzuen iruzkinak ahoz burutzea. Argazki batean ikusten dena kontatzeko era desberdinak daude, bakoitzak zerbait desberdina ikusten baitu argazki beraren aurrean. Dena dela, ikusten dugun hori orden logiko batean eta txukun adierazteko urratsez urrats egin behar da. Hona iruzkina ahoz azaltzeko proposatzen dizkizugun urratsak: .- Argazkia aurkeztu. Aurkezpenak bi atal izan ditzake, bakoitzean informazio mota desberdina bilduz.
SARRERA: argazkian agertzen ez diren datuak ematen dira atal honetan, esate baterako: nork egin duen, noiz, non... Adib: argazki hau Mikel Dorronsorok atera zuen Soraluzeko ibaian 1999. urtean. DESKRIBPENA: argazkia agertzen dena deskribatu, orokorretik hasi eta zehatzera pauso emanez. Adib: aurreko planoan era desberdineko etxeak ikus ditzakegu. Hauen atzealdean errekaren kutsadura antzeman dezakegu...
.- Argazkian agertzen den ekintza edo gertaera azaldu. Argazkiak ekintza edo gertaera osoaren une labur eta zehatz bat baizik ez du erakusten. Hori kontuan izanik, bi gauza bereizten dira: Une zehatz horretatik abiatuz, ekintza edo gertaeraren inguruko xehetasunak. Adib: errekaren kutsadura, segur aski edo lantegietako hondakinen isurketaren ondorioa da. Errekaren egoera gaur egun tamalgarritzat jo dezakegu, eta garbiketa lanak momentuz instituzioetatik ez dira aintzat hartzen ere. Ekintza edo gertaeraren aurretik eta ondoren gertatu dena adierazi. Datu horiek ezagutu ez arren, hipotesiak egin ditzakezue. Adib: industriaren azterketa egin, arriskuak, alde onak eta txarrak... .- Argazkiak erakusten duenarekin harremanetan dagoen gaia zehaztu. .- Argazki bat aukeratu eta azaldutako urratsak kontuan izanda, egin ezazu ahozko iruzkina ikaskideen aurrean.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
AINTZAT HARTZEKOAK Ikasgelan eztabaida bizia bada, espontaneitateari leku egin behar zaio eta ez da egokia erdaraz zerbait esan duen oro zuzentzen aritzea. Ingeleseko klaseetan ingelesa baino ez da erabili behar, eta gaztelerakoetan gaztelera baino ez? Berbalizazio sistema osoak eskatzen duena da, irakaste sistema magistraletik parte hartzailerako urrats guztiak ematea.
GEHIAGARRIA AHOZKOA IKASGELAN 2007/2008 KO IKASTURTEA. klaustrorako proposamenak. 1.- Jarraipeneko taldea: ikasturtean zehar egingo diren esperientzietarako laguntza eta koordinazioa eskainiko duen lan-taldea. (Hiru edo lau irakasle behar dira). 2.- Irakasgai desberdinetan, ahozko jarduna programazio laburrean txertatu. Atal bat gehitu ahozkoa programatu ahal izateko. 3.- Irakasle bakoitzak zein gai edo zeintzuk ikasunitateak planteatuko dituen zehaztu. Zehaztu ondoren programazio laburrean idatzi. 4.- Irakasle bakoitzak- edo mintegika- estrategia bat aukeratu eta landu. ( Ikus ahozkorako estrategiak ikasgelan).
HELBURUA Ahoz komunikatzeko trebetasuna lantzea. Jakin badakigu, erabili ezean ez dela ikasten. Ahozkotasunean trebatzea hizkuntza guztietako zeregina da, baina euskararen egoeran normalkuntzarako neurria ere bada.
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
DENBORA Antzina Arratsaldero Aspaldiko Azkenik Behiala Behin (baten) Beranduago Berehala Berriro Bitartean Egun batez Gaur egun Gero Halako batean Hasieran Laster Lehen Lehenengo Lehenengo egunean Lehengo batean Orain Orain arte Orduan Ordura arte
EXENPLUTASUNA Adibidez Aipa dezagun Alegia Besteak beste Besteen artean Demagun Eman dezagun Esate baterako Hala nola Hau da Hori argitzeko Hots Kasu Konkrtatuz gero Konparazio baterako Ondoko hau Pentsa dezagun
ANTOLATZAILEAK II LEKUTASUNA BUKAERA Atzeko aldean Besterik gabe Aurrean/atzean Amai dezagun esanez Beste tokietan Amaitzeko Ezkerrean/eskuinean Azkenez Goian/behean Azkenik Han Besterik gabe Harantzago Bukaeran Hemen Bukatzeko/amaitzeko Hor Hitz gutxitan Urrunago Honek erakusten du Urritirago Honela, horrela, hala ...(r)en alboan Honenbestez ...( e)tik gertu Horrenbestez HIERARKIZAZIOA Konklusio gisa Laburbilduz Baino...ago Laburtuz Batez ere Batik bat Bereziki Ez bezala Ezer baino lehen Ez ezik... ere Guztien gainetik ORDENA (Lehen) esan bezala Are gehiago Arestian esan bezala Baita ere Berriro ere Beste batzuetan Besteak beste Bigarrenik Era berean Ez hori bakarrik Giza berean Honako hau Honekin batera Ondoren Honen ondoren Ildo beretik Garrantzia Kentzea Bederen Behinik behin Behintzat
Ideia berriak txertatzeko
BAKLORAZIOA Eskerrak Eskerrak...-(e)n Espero dezagun Ez legoke gaizki Tamalez Zorionez Zoritxarrez INDARTZEA Aipatu bezala Aipatu dugunez Alde horretatik Are gehiago Are gutxiago Areago Areago oraindik Azken batean Azken finean PAREKIDETASUNA Batez ere Berriro esanda Adina Beste era batera Ala esanda Alde batetik Bestela Antzera Dakizuenez Baita...ere Esanak esan Bai...bai Funtsean Beste(konparazioan) Gauzak horrela Bestetik Gehiegi Bezain Hori Bezala(koa) azpimarratzeko Dela...dela Hori horrela izanik Edo Hitz batean Era berean Honela ba(da) Eran Hori dela eta Ere Hori horrela delarik Ezta...ere Horregatik Halaber Izan ere Lain Lehengo hariari Legez jarraituz Moduan Ondorioz Modukoa Oro har Nahiz...nahiz Osterantzean Orobat Zenabat eta..hainbat …hain zuzen ere.
Arrazoiak aditzera KONTRASTEA emateko
HELBURUA
Ahozkotasuna lantzen proposamena Soraluze BHI
Are gegiago Baita… ere Bestalde Beste alde batetik Bestetik Egia esan Ere Eta Ez hori bakarrik Ezezik ere Gainera Halaber Modu berean ...ere bai. HASIERA Aztertuko dugun gaia Batez ere Bazen behin Behin batean Behinola Dena… hasi zen Egun hartan Ezer baino lehen Gizona mundura baino lehen Hasi bezain laster Hasi orduko Hasteaz batera Hasteko Hasteko esan dezadan Hitzaldi honen bidez Idazki honen bidez Hitzaldi honen helburua Idazki honen helburua Lehen-lehenik Lehenengo eta behin Lehenik eta behin ...-z hitz egin behar dudalarik JARRAIPENA Amaitu baino lehen Aurrera beharrez Aurrera egin ahala Bigarrenez/ bigarrenik Era beran Gero/geroago Hariarekin jarraituz Hori ikusi ondoren/eta gero Honen ondoren/ostean Jarraituz/ondoren
-(e)la bide -(e)la eta -(e)la kausa -(e)la medio -(e)la zio -(e)lako -(e)nez gero -t(z)eagatik -t(z)earren Bait Behin eta berriro Ekinaren ekinez Horregatik Norbaiten erruz Prezeski Zerbaiti eskerrak Zeren eta
-( r)ik ere Ahatik Aitzitik Alabaina Alderantziz Aldiz Arren Aurrekoaren kontrara Baina Baino Baizik (eta) Ba ...ere Beharrean Benetan Berriz Ordea/ostera Datorrena datorrela Dena dela ZIURTASUN EZA Dena delarik ere Dena den Again Edonola ere Agidanez Edozein modutan Antza Edozein modutan ere Badirudi Edozelan ere Baliteke Edozertara Beharbada Egia esan Dioteneaz Esan gura da Ei Esanak esan Esan daiteke Ez da erraza Inondik ere Hala ere Itxura denez Hala eta guztiz ere Itxuraz Honen aurka Nonbait Hori gora-behera Omen/ei Hori horrela izanik Onenean ere Izan ere ZIURTASUNA Kontuan hartu baina Dudarik gabe Kontuan izan bestetik Egia da...(e)la Nahiz eta Ez dago dudarik Nolanahi ere Hala bada ere BEHARRIZANA Jakina Beharrezkoa da Nola ez! Derrigorrean Noski! Derrigorrez Onartu behar da Onartuta dagoenez Ezinbestean Ezinbestekoa Onartzen denez Ontzat eman behar Halabeharrez Seguraski/Ziurrenik Nahitaeez Zer esanik ez
T(z)eko T(z)ekotan T(z)era Asmotan Helburu delarik Lortu asmoz BALDINTZA (e)z gero -t(z)ekoatan Ba Baldin ba Ez baldin ba Pentsatuz Ustez ONDORIOA Argi dago, bada Bada Beraz Esanak esan Esandakoaren arabera Funtsean Hain zuzen ere Hau dela bide Hori guztia dela. Horrela Horrela bada Horren arabera Horren ondorioz Hori dela medio Hori horrela delarik Horregatik Horren kausaz Horren kariaz Laburbilduz Laburki On litzateke Ondorio gisa Ondorioz Orduan ...kontuan izanik